EMAKUMEZKOEN ENDESA LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mirai Euskotrenek eta Inversus Gernikak irabazi egin dute; Kutxabank Araskik garaipenik gabe jarraitzen du

Donostiako taldeak Perfumerias Avenida hartu du mendean Salamancan (70-74) eta Bizkaikoak luzapenean irabazi dio Duran Maquinaria Ensinori (66-72). Araskik galdu egin du Celta Femxa Zorkaren aurka (75-56).

MEINS AVENIDA VS MIRAI EUSKOTREN (J7 - LF ENDESA 26/27)
Mirai Euskotrenek beste garaipen bat lortu du. Argazkia: Espainiako Saskibaloi Federazioa.

Emakumezkoen Endesa Ligako zazpigarren jardunaldiak bi garaipen eta porrot bateko balantzea utzi du euskal taldeentzat. Mirai Euskotrenek eta Inversus Gernika Bizkaiak garaipena lortu dute etxetik kanpo.

Mirai Euskotrenek garaipen garrantzitsua lortu du Salamancan, Perfumerias Avenidaren aurka (70-74). Azu Muguruzaren taldeak bigarren zati bikaina burutu du; Faye izan da Donostiako taldean protagonistetako bat. Garaipen honekin, taldea sailkapeneko bosgarren postuan kokatu da.

Inversus Gernika Bizkaiak ere irabazi du Lugon, Duran Maquinaria Ensino menderatuta (66-72). Luzapeneko tartea erabakigarria izan da partida irabazteko, eta Bizkaiko taldeak Ligako laugarren garaipena eskuratu du. Zazpi jardunaldiren ondoren, bederatzigarren postuan dago.

Bestalde, Kutxabank Araskik galdu egin du Vigon, Celtaren aurka (75-56). Galiziako taldea nagusi izan da, eta denboraldiko lehen garaipena lortu du Gasteizko taldearen aurka. Araski sailkapeneko azken postuan dago, zazpi jardunalditan zazpi porrot jasota.

Publizitatea
X
Publizitatea
X