IDK Gipuzkoak lehen garaipena nahi du Al-Qazeresen kontra
Gaur hasiko da saskibaloiko Dia Ligako bigarren jardunaldia. IDK Gipuzkoak Al-Qazeresi egingo dio bisita denboraldiko lehen garaipena lortzeko asmoz; Gernika Bizkaiak eta RPK Araskik, aldiz, beste garaipen bat bilatuko dute Mann-Filterren eta Cadi La Seuren kontra, hurrenez hurren.
2. JARDUNALDIA
Ostirala 4
20:45, Al-Qazeres - IDK Gipuzkoa
Larunbata 5
13:00, Cadi La Seu - RPK Araski
18:00, Quesos El Pastor - Uni Girona
18:15, Bembibre - Campus Promete
19:15, Valencia Basket - Ensino
Igandea 6
12:00, Los Adelantados - Perfumerías Avenida
12:15, Mann-Filter - Gernika Bizkaia
Zure interesekoa izan daiteke
Ane Olaetak Gernika KESBekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Ane talde bizkaitarrak baieztatu duen lehenengo jokalaria da, Franky Garcia entrenatzaile berria izanen dela iragarri zuenetik.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Franky Garcia izango da Gernika KESB taldeko entrenatzaile berria
Gainera, Mikel Retolaza eta Maialen Markuerkiaga izango dira horren laguntzaileak 2026-27 denboraldian Endesa Ligan.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Bartzelonak lehen kolpea eman du finalean, eta kantxa faktorea kendu dio Valentziari (112-113)
Nico Laprovittola argentinarrak gidatu du Barça Endesa Ligako finalaren lehen neurketan. Will Clyburnek, hiruko marratik, luzapena behartu du. Denbora gehigarri horretan bi jokalariak funtsezkoak izan dira, Valentzia mendean hartzeko (112-113).
Txus Vidorreta Unicajaren entrenatzaile berria izango da
Euskal entrenatzaileak Ibon Navarro ordezkatuko du Malagako taldean, Tenerifeko La Laguna utzi eta gero. Bi denboraldirako kontratua adostu dute.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.
Felix Fernandezek baieztatu egin du Galbiatik eta Spagnolok taldean jarraituko dutela, Forrestek alde egingo duela eta Cabarrotekin negoziatzen ari direla
Bestalde, Bartzelonak Xevi Pujol idazkari teknikoa fitxatzeko agertu duen interesa "lehia bidegabetzat" jo du Kosner Baskoniaren kirol zuzendariak, "unea egokia ez" delakoan, ACB ligako garaikurra lortzeko play-offa jokatu aurretik izan delako.
Gernika KESBk 2026-2027 denboraldiko Endesa Ligan parte hartuko duela baieztatu du
Azken urteotan klubaren babesle nagusia izan den Lointekek ez jarraitzea ekarritako “erronka ekonomikoari” aurre eginda, Gernika KESBk iragarri du hurrengo denboraldian, “berriro ere, emakumezkoen Endesa Ligako elastikoa" jantziko duela.
Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Australiako hegalekoa CAB Estepona eta Movistar Estudiantesetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera, “erreferentzia anotatzailea” izateko helburuarekin.