Lointek Gernikak garaipena lortu du Azoreetan
Lointek Gernikak Eurokopako bigarren garaipena erdietsi du Portugalgo Uniao Sportiva taldearen aurka 54-65 irabazi eta gero. Multzoen faseari dagokion hirugarren jardunaldian, etxetik kanpo jokatzea egokitu zaio Mario Lopezek entrenatzen duen taldeari, Azoreetan, hain zuzen ere, eta sasoiko daudela erakutsi du beste behin.
Izan ere, multzoko aurreko bi norgehiagoketan garaipenik lortu gabe zegoen Sportiva baino gehiago izan da uneoro, batez ere Margaret Roundtree estatubatuarraren lanari esker (23 puntu eta 24ko balorazioa).
Garaipen honekin, Lointek bigarren da sailkapenean bost punturekin, liderra den Uni Gironarengandik puntu bakarrera. Katalanak izango dira, hain justu, bizkaitarren hurrengo aurkariak txapelketa honetan, azaroaren 28an, Malosten jokatuko den partidan.
Zure interesekoa izan daiteke
Endesa Ligako 7. jardunaldiko bost jokaldi onenak
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)
Surne Bilbaok galdu egin du Gironan (92-87)
Mirai Euskotrenek eta Inversus Gernikak irabazi egin dute; Kutxabank Araskik garaipenik gabe jarraitzen du