Dia Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Titulurako playoffen ordua iritsi zaie Lointek Gernikari eta IDK Gipuzkoari

Kanporaketak hiru partidara jokatuko dira.
Final-laurdenak apirilaren 5ean, 8an eta 12an jokatko dira. Argazkia: Efe.
Final-laurdenak apirilaren 5ean, 8an eta 12an jokatko dira. Argazkia: Efe.

Lointek Gernika Bizkaiak Star Center Uni Ferrol taldearekin neurtuko ditu indarrak eta IDK Gipuzkoak, berriz, Mann Filterrekin Dia Ligako txapeldun izateko final-laurdenetako kanporaketan.

Perfumerias Avenida eta Spar Citylif Girona taldeak finalerdietan hasiko dute lehia.

 

LIGA IRABZTEKO IBILBIDEA

Final-laurdenak (apirilak 5, 8 eta 12*)

A) Mann-Filter (3.) vs IDK Gipuzkoa (6.)

B) Star Center-Uni Ferrol (4.) vs Lointek Gernika Bizkaia (5.)

Finalerdiak (apirilak 14, 18 eta 21*)

C) Perfumerías Avenida (1.) vs B kanporaketako irabazlea

D) Spar Citylift Girona (2.) vs A kanporaketako irabazlea

Finala (apirilak 26 eta 29, eta maiatzak 3*)

E) C finalerdiko irabazlea vs D finalerdiko irabazlea

*Hirugarren partidak beharrezkoak diren kasuetan bakarrik jokatuko dira

Zure interesekoa izan daiteke

Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?

Bi euskal taldeek asko dute jokoan Endesa Ligako fase erregularreko azken jardunaldian. Gasteizko taldeak eskura du bigarren postua eskuratzea Unicaja Malagari irabaziz gero. Horretarako, Valentzia Basketek eta Barçak geratzen zaizkien bi partidak ez irabaztea ere beharrezkoa dute. Bilbotarrek, bestalde, euren esku dute play-offak jokatzea eta 7., 8. edo 9. izan daitezke. Bigarren eta zazpigarren sailkatuak geratzen badira, bi euskal taldeek elkarren aurka joka dezakete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X