ZESTA-PUNTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jai Alai Ligako finalak, EITB Median ikusgai

Irailaren 15ean eta 22an jokatuko dituzte finalaurrekoak, Donostiako Carmelo Balda frontoian; final handiak, ostera, hilaren 29an izango dira. EITB Median ikusgai izango dira hiru jardunaldiak, zuzenean.
Iragarkia
Lauko Finalak aurkezpena
18:00 - 20:00
Zesta-puntako Jai Alai Ligako Lauko finalen aurkezpena egin dute

Jai Alai Liga zesta-punta txapelketaren finalak Donostiako Carmelo Balda frontoian jokatuko dituzte aurten, eta EITBk zuzenean ikusteko aukera emango du, eitb.eus-en eta ETB1en.

Lehen finalaurrekoak irailaren 15ean jokatuko dituzte bikote hauek: Ihart-Frida vs Sorozabal-Arai eta Johan-Lekerika vs Urreisti-Basque. Ondoren, handik astebetera, irailaren 22an, bigarren finalerdien txanda izango da: Elaia-Maia vs Maite-Maialen eta Erkiaga-Gorka vs Barandika-Lopez bikoteak izango dira aurrez aurre. Barandikak eta Lopezek iaz irabazitako titulua defendatuko dute. Final handiak irailaren 29an jokatuko dira. 

Batetik, emakumezkoetan, edizio historikoa izan da aurtengoa, Jai Alai Ligaren lehen urtea izan baita: 9 Master jokatu dituzte, eta, guztira, 20 puntista aritu dira lehian. Bestetik, gizonezkoen ligak 11 hilabete iraun du, eta 30 txapelketa jokatu dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

MARKINA GRAND SLAMEKO 2. FINALERDIAK
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lur-Alize eta Txanika-Salegi, Markina-Xemeingo finaletara

Txanikak eta Salegik ezustekoa eman eta Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerako txartela eskuratu dute. Kitarako jokoan gailendu zaizkie Urreisti eta Gorkari. Lehen jokoan 15-12 nagusi; bigarrenean 14-15 galdu eta azkenekoan 5-3. Lurrek eta Alizek ere hirugarren seta behar izan dute Helena eta Maiari irabazteko. Lehen seta 15-14 galdu dute, bigarrena 15-14 irabazi eta azkenekoan, 5-1 jaun eta jabe izan dira.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elaia-Arai eta Erkiaga-Atain bikoteak Markinako Grand Slameko finalera sailkatu dira

Markinako Grand Slameko finalerdietan, Erkiagak eta Atainek kitarakoan hartu dituzte mendean Goitia eta Basque. 15-12, 14-15 eta 5-3 nagusitu dira. Finala, Urreisti-Gorka edo Txanika-Salegi bikotearen aurka jokatuko dute. Emakumezkoetan, berriz, Elaiak eta Araik, Erika eta Frida menderatu dituzte bi setetan. 15-11 eta 15-12 nagusitu dira. Lur-Alize edo Helena-Maia bikotea izango dute aurkari finalean.

GOITIA-BASQUE eta TXANIKA-SALEGI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goitia-Basque eta Txanika-Salegi, finalerdietara

Grand Slam-Jai Alai Leagueko hirugarren jardunaldian, Txanikak eta Salegik bi set behar izan dituzte Urreisti eta Gorka mendean hartzeko (8-15 eta 14-15). Goitia eta Basque ere bi setetan nagusitu zaizkie Javierri eta Zabalari (15-9 eta 15-9). Bigarren eta azken setean, markagailuan 2-1ekoa zegoela, Goitiak min hartu du ezker orkatilan, eta ordutik Basquek hartu du bikotearen jokoaren ardura. Hala ere, mina gorabehera, Goitiak tanto ikusgarri batekin itxi du partida, bigarren seta irabazita garaipena eskuratuz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X