Johanek finala jokatuko du Olharanek eta Basquek Urreistiri eta Lopezi irabazi ondoren, atzelari zumaiarraren agurrean
Paueko aurrelaria eta Bidarteko atzelaria bikote gipuzkoarra baino askoz gehiago izan dira, eta partida bi jokotan irabazi dute (10-15 eta 12-15).
Thibault Basque eta Jean Olharan. Irudia: ERAMAN!
Jean Olharanek eta Thibault Basquek bi jokotan (10-15 eta 12-15) irabazi diete Eñaut Urreistiri eta Imanol Lopezi Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako azken jardunaldian. Olharan eta Basque bikote gipuzkoarra baino askoz gehiago izan dira, erritmo gutxiko eta kalitate eskaseko norgehiagokan.
Horrela, finala Basquerekin batera jokatuko duen aurrelaria Johan Sorozabal izango da, bera baita azkenean hirugarren postuan sailkatu dena.
Bestalde, Imanol Lopezek porrotarekin agur esan dio Jai Alai pilotalekuari, Gernikan jokatu duen azken partidan. Behin betiko erretiroa hartu aurretik, Zumaiako San Telmoetan, duela 23 urte San Fermin egun batean debuta egin zuen kantxari agur esan dio Lopezek.
Jean Olharanek jokatu du Xabi Barandika lesionatuaren ordez, eta lehen jokoan ia hasieratik nagusi izan da. Urreistik eta Lopezek hotz hasi dute partida, batez ere Mutrikuko aurrelariak. Biek opari dezente egin dituzte, eta konturatu direnerako Paueko aurrelariak eta Bidarteko atzelariak alde egin diete markagailuan.
Dagoeneko jokoa galduta erreakzio txiki bat izan dute, baina beranduegi zen Olharan inspiratuaren eta Basque langilearen aurrean (10-15). Ez da berdinketa bakar bat izan lehen jokoan zehar.
Bigarren jokoan, Olharanek zertxobait errendimendua jaitsi du, agian bikote gipuzkoarrak kutsatuta, eta lehen jokoan baino akats gehiago egin ditu. Bere aldetik, Lopez Urreisti berpizten saiatu da, aurrelari mutrikuarrak partidatik at zirudien eta. Hala eta guztiz ere, Gipuzkoako bikotea gertu mantendu da bigarren partzialean, eta azken txanpara arte bizirik iritsi da.
Hala ere, ez da nahikoa izan eta 12-15 galdu dute. Bigarren jokoan ez bezala, hainbat berdinketa izan dira. Paueko aurrelariak tanto bikain batekin amaiera eman dio neurketari, baliteke partidako tantorik onena izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.