12 puntista, 2026ko Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketan
Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketaren aurkezpena. Irudia: ERAMAN!
Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketa Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko dute, apirilaren 3tik 12ra. Erkiaga txapeldunarekin batera beste hiru multzo-buru izango dira: Johan, Olharan eta Urreisti. Halaber, Argoitia, Garcia, Aaron, Txanika eta Libois izango dira aurtengo nobedade nagusiak.
Apirilaren 3an jokatuko dira final-zortzirenak eta partida guztiak ostiralez jokatuko dira, final handia izan ezik (maiatzak 2, larunbata).
Honako hau da partiden zerrenda:
-Apirilak 3, ostirala (19:00tan). Final-zortzirenak:
A) Laduche vs Garcia
B) Libois vs Aaron
C) Argoitia vs Lekerika
D) Del Rio vs Txanika
-Apirilak 10, ostirala (20:00etan). Final-laurdenak:
1) Olharan vs A kanporaketako irabazlea
2) Urreisti vs C kanporaketako irabazlea
-Apirilak 17, ostirala (20:00etan). Final-laurdenak:
1) Johan vs B kanporaketaren irabazlea
2) Erkiaga vs D kanporaketaren irabazlea
-Apirilak 24, ostirala (20:00etan):
Lehen finalerdia
Bigarren finalerdia
-Maiatzak 2, larunbata (20:00etan):
Finala