CaixaBank Masters
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Mariezkurrenak jokatu ahalko du, ostiralean, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan

Berriozarreko atzelariak ezin izan zuen parte hartu San Mateo Torneoan, ezker hankako aduktorean lesioa baitzuen. Dagoeneko osatuta dago eta Nafarroa Arenan izango da, Peio Etxeberriarekin batera, Peña II.a-Zabaleta aurkari. CaixaBank Masterseko finalerako txartela eskuratzea izango du helburu.
Jon Mariezkurrena, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.
Jon Mariezkurrena, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

Jon Mariezkurrenak jokatu ahalko du, ostiralean, urriaren 4an, 2024ko CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan, Iruñeko Nafarroa Arenan.

Berriozarreko atzelariak ezin izan zuen parte hartu San Mateo Torneoan, ezker hankako aduktorean lesioa baitzuen. Dagoeneko osatuta dago eta kantxaratu egingo da ostiralean.

Peio Etxeberriarekin batera, eta Peña II-Zabaleta aurkari, Mariezkurrenak CaixaBank Masterseko finalerako txartela eskuratzea izango du helburu.

EITBk, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, zuzenean emango du aipatutako finalerdia, bai eta egun horretan bertan Altuna III.a-Iztueta eta Zabala-Imaz bikoteek jokatuko dutena. Igandean izango da finala, Nafarroa Arenan, eta EITBk zuzenean emango du hori.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta ALbisul lortu dute garaipena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)

Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X