2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
2024. urteko San Fermin Torneoa aurkeztu dute bertan parte hartuko duten 8 bikoteekin (Baikoko lau eta ASPEko lau) San Ferminen kaperan. Udako txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten.
Finalerdietako ligaxkako partidak uztailaren 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12an jokatuko dira, uztailaren 14ko finalaren aurretik.
A multzoan Altuna-Martija, Jaka-Albisu eta P. Etxeberria-Zabaleta arituko dira. Azken hauek egungo Binakako Txapelketako irabazleak dira, hain zuzen ere, Altuna eta Martijaren aurka jokatu zuten finala.
B multzoan ordea, Urrutikoetxea-Aranguren, Laso-Imaz, Ezkurdia-Tolosa eta Elordi-Rezusta bikoteek bi posturengatik lehiatuko dira. Izan ere, uztailaren 5 eta 6an jokatuko diren aurrekanporaketen irabazleetatik aterako dira behin betiko bikoteak. Peña-Mariezkurrena bikoteak aldiz, ziurtatuta du bere plaza. Unai Laso nafarrak lehenengoz jokatuko du txapelketa hau.
Uztailaren 7ko goizean 4 1/2ko San Fermin finala jokatuko da Navarra Arenan, Peña eta Altunaren artean. Uztailaren 13an, berriz, 17:15ean, Urzante Desafioa jokatuko da, buruz buru, bikoteka eta 4 1/2ko modalitateetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkurdiak eta Albisuk garaipen garrantzitsua lortu dute finalerdiei begira
Ezkurdiak eta Albisuk 22-20 garaitu dituzte Larrazabal eta Zabaleta CaixaBank Masters txapelketako 7. jardunaldiko partidan. Hala, momentuz, finalerdietarako txartela eskuratu dute, Lasok eta Martijak azken partidan egingo dutenaren zain.
Elordik eta Mariezkurrenak lidertza erakutsi dute Artola eta Rezustaren aurka (10-22)
Elordik eta Mariezkurrenak 10-22 garaitu dituzte Artola eta Rezusta CaixaBank Masterseko 7. jardunaldiko partidan. Sailkapeneko liderrek bosgarren garaipena erdietsi dute, eta sendo jarraitzen dute buruan.
2026ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 17an hasiko da, eta urriaren 4an amaitu; finala Iruñean jokatuko dute, Nafarroa Arenan.
Zabala eta Iztueta, CaixaBank Masterseko finalerdietara (15-22)
Zabalak eta Iztuetak 4. puntua eskuratu dute Artola eta Rezusta garaituta, eta, beraz, CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira.
Minutuko isilunea egin dute hildako gaztearen omenez Lekeitioko pilotalekuan
Pilotalekuan partida jokatzen ari zenean jakin dute antzarretan mutil bat zendu dela, eta orduan jakinarazi diete harmailetan zeuden zaleei. Lehen atsedenaldi luzean, minutuko isilunea egin dute, hildakoaren omenez.
Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)
Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.
Elordi eta Mariezkurrena CaixaBank Masterseko finalaurrekoan izango dira, Laso eta Martija aise garaituta (22-10)
Aitor Elordi eta Jon Mariezkurrena 22-10 gailendu dira Unai Laso eta Julen Martijaren aurka Lekeitioko pilotalekuan jokatu duten partidan, eta, ondorioz, CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira. Gorriak jaun eta jabe izan dira.
Dario gorriz etxekoen aurrean eta Altuna aurrekanporaketan, San Mateo torneoan
Sanmateoetako pilota torneoa aurkeztu dute gaur Logroñon. Irailaren 18tik 27ra bitarte jokatuko da. Atarikoetan, A Multzoan Jaka-Mariezkurrena, Zabala-Rezusta eta Artola-Albisu Larrazabal-Iztueta arituko dira. B multzoan, Laso-Landa, Dario-Zabaleta, Ezkurdia-Martija eta Altuna-Bikuña.
Hirugarren puntua, Artola eta Rezustarentzat (22-20)
Artolak eta Rezustak 22-20 garaitu dituzte Larrazabal eta Zabaleta, eta hirugarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersen.
Laso eta Iztueta dira Bilboko Aste Nagusiko txapeldunak
Lasok eta Iztuetak irabazi dute 2026ko Bilboko Aste Nagusiko txapelketa, finalean Elordi eta Zabaleta 11-22 garaituta. Hasieratik agindu dute markagailuan, eta, gorriek hurbiltzea lortu duten arren, azken tantoetan jaun eta jabe izan dira urdinak.