Ama Zuriaren Torneoko finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urrutikoetxea eta Albisu izango dira Ezkurdia eta Merinoren aurkariak

Partida zuzenean emango dute, ostiralean, ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:00etatik aurrera.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Urrutikoetxea eta Albisu, finalera

Urrutikoetxea eta Albisu izango dira Ezkurdiaren eta Merinoren aurkariak, Ama Zuriaren torneoko final handian.

Urrutikoetxeak eta Albisuk bart lortu du finalerako sailkatzea, Olaizola eta Beroiz 22 eta 14 mendean hartuta. Garaileak jaun eta jabe izan dira Ogueta pilotalekuan.

Urrutikoetxea nagusi izan da Olaizolarekin aurreko aldean izan duen borrokan, maisu aritu da tantoak amaitzeko orduan.

Atzeko aldean, berriz, Albisu ere Beroiz baino gehiago izan da eta eroso aritu da partida osoan.

Finalean Ezkurdia eta Merino izango dituzte aurkari. Aspeko bikoteak 22 18 irabazi zien Altuna eta Zubietari, contra zuten emaitza iraulita.

Finala, zuzenean

Festibala 22:00etan hasiko da, eta, lau protagonistetatik hiruk lehen aldiz jokatuko dute Ama Zuriaren finala. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Merinok iaz ere jokatu zuen tornoko finala, orduan Irujorekin batera, baina Bengoetxearen eta beroizen aurka galdu egin zuten 22 eta 13.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta ALbisul lortu dute garaipena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)

Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X