Adierazpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunmila lasterketa, bertan behera

Korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea ezin dituzte ziurtatu.
Mendi lasterketa
Mendi lasterketa

Ehunmilak Ultra-Trail, goierriko2haundiak trail eta marimurumendi Marathon lasterketen zuzendaritzako eta antolakuntzako batzordeko kideek, COVID-19 Koronabirusak eragindako egoera sakona aztertu ostean, 2020 edizioko hiru lasterketak bertan behera uztea erabaki dute. Uztailaren 10etik 12ra jokatu behar zen.

Ekitaldi horiek aurrera ateratzeko orain arte egindako lana eta ilusio guztia ez dira nahiko izango lasterketen ezaugarri diren oinarrizko bi zutabe nagusiak erabat ziurtatzeko: korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea. Erabaki hau tristura handiz hartu dute, baina beti bezala, lasterketako protagonistengan pentsatuta.

Horregatik, ohiz kanpoko egoera baten aurrean egonik eta Araudia alde batera utziz, izen ematearen %100a itzuliko diete korrikalariei.

Zure interesekoa izan daiteke

Zegama-Aizkorri
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nienke Brinkmanek eta Stian Angermundek irabazi dute Kilometro Bertikala

Eguraldiak baldintzatutako proba izan da, eta horren ondorioz ibilbidea laburtu egin behar izan dute. Gizonezkoetan Stian Angermundk izan da azkarrena, 32 minutu eta 47 segundo eginda. Emakumezkoetan, berriz, Nienke Brikmanek lekukoa hartu dio Naiara Irigoien azken hiru urteetako irabazleari. 38 minutu eta 21 segundotan gelditu du kronoa. Bi irabazleak, gainera, maratoia ere irabazitakoak dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X