Hiru Handiak proba urtero egingo da 2020tik aurrera
Iraupen luzeko Hiru Handiak proba urtero egingo da 2020tik aurrera; izan ere, hori gauzatzeko lankidetza-akordioa sinatu dute kirol-probaren antolatzailea den Manuel Iradier Elkarteak eta kirol-ekitaldietan berezitua dagoen Arabako Ascentium enpresak.
Bi erakundeek prentsa-ohar baten bidez baieztatu dute Gorbeiako (1.431 metro), Anbotoko (1.331 metro) eta Aizkorriko (1.528 metro) tontorrak zeharkatzean dituen probaren aldizkakotasuna aldatu dutela.
1987an mendi-lasterketa sortu zenetik gaurdaino, Manuel Iradier Elkartea arduratu da proba antolatzeaz, bi urterik behin egin ere. Denbora horretan, mota horretako ibilbideetan ekitaldi aitzindari eta erreferente bihurtu da.
Ekitaldiz ekitaldi, hazi egin da eta hobekuntzak ezarri ditu, bai antolakuntzari dagokionez, bai parte-hartzaileen segurtasunari dagokionez.
Orain, beste urrats bat eman du, kirol-ekitaldiak antolatzeko sektorean berezitutako Ascentium enpresarekin egindako lankidetza-akordioari esker.
Jakinarazi dutenez, hitzarmenaren helburua da "probaren egungo posizionamendua mantendu eta goratzeko beharrezkoak diren baliabideak sendotzea" eta "proba urtero egitea, partaideek maiz helarazi duten eskaerei erantzunez".
2020an, lasterketa urriaren 17an korrituko da, eta bertan izen-emateko epe otsailaren 15ean irekiko da hiruhaundiak.com webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Naroa Uria eta Borja Zubizarreta gailendu dira 2026ko Euskal Herria Mendi Erronkan
Ekainaren 7an jokatu zuten. Euskara, euskal selekzioa, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesa ditu ardatz probak, eta, balio horietan oinarrituta, urtero omentzen du norbait; aurten, Gorka Urbizu Lekunberriko musikaria hautatu dute.
Larraitz Aragon eta Iñigo Gereta nagusi, Ubidestroi mendi-lasterketan
Gorbeiako parajeetan jokatzen den lasterketa eder bezain gogorra da Ubidestroi mendi-lasterketa. Aurtengo edizioan, Iñigo Gereta gasteiztarra eta Larraitz Aragon durangarra izan dira onenak. Bideo honetan dago ikusgai laburpena.
Kilian Jornetek meniskoa hautsita zuela parte hartu zuen Zegama-Aizkorrin
Kataluniako korrikalaria 42. helmugaratu zen. "Zegama ondoren, nire gorputzak asteetan esaten ari zena ulertzea behar nuen", azaldu du Sabadelleko lasterkariak ohar luze batean.
Ehunmilak lasterketaren batzorde antolatzaileak probaren behin-betiko desegitea iragarri du eta probak lehiatzeari utziko diola baieztatu du
Bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpen baten bidez, azkeneko hilabeteetan “proiektuaren jarraipena ziurtatzeko beharrezko ordezkorik aurkitu” ezin izan dutela nabarmendu du ultratraileko erakundeak.
Malen Osa: “Korrika hankekin egiten dugu, baina buruarekin eta bihotzarekin ere bai”
Malen Osa oñatiarrak bigarren postua eskuratu zuen emakumeen podiumean, pasa den Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Hirugarren urtea du parte hartzaile bezala, eta oraindik asko geratzen zaizkiola dio Salomoneko mendi korrikalariak.
Lasterketako protagonistak: “Oso pozik nago, baina guztiz apurtuta amaitu dut lasterketa"
Lasterketa amaitu ostean, EITBk mendi maratoiaren 25. edizioan lehen postuetan ibili diren atleta batzuekin hitz egin du.
Alexanderssonek eta Elazzaouik lortu dute garaipena Zegama-Aizkorrin; oso jendetsua izan da, eta lokatzak markatu du
Suediarrak lasterketako errekorra hautsi du, eta marokoarrak bigarrenez jarraian lortu du garaipena. Zegama-Aizkorriren 25. edizioan, ikuskizun ederra izan da.
Tove Alexanderssonek Zegama-Aizkorriko marka hautsi du, eta Elhousine Elazzaoui iaz bezala nagusitu da
04:08:10eko denbora eginda, Alexanderssonek 8 minutu baino gehiago hobetu du mendi maratoiaren aurreko marka; gizonezkoen lasterketan, Elazzaoui gailendu da, aurreko ekitaldian ere egin zuenez.
Zegama-Aizkorri
Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren zuzeneko emanaldia.
Nienke Brinkmanek eta Stian Angermundek irabazi dute Kilometro Bertikala
Eguraldiak baldintzatutako proba izan da, eta horren ondorioz ibilbidea laburtu egin behar izan dute. Gizonezkoetan Stian Angermundk izan da azkarrena, 32 minutu eta 47 segundo eginda. Emakumezkoetan, berriz, Nienke Brikmanek lekukoa hartu dio Naiara Irigoien azken hiru urteetako irabazleari. 38 minutu eta 21 segundotan gelditu du kronoa. Bi irabazleak, gainera, maratoia ere irabazitakoak dira.