Kirol gehiago
2025/10/16 - 21:54
Ariarne Titmus igerilaria, 4 aldiz olinpiar txapelduna dena, 25 urterekin erretiratu da
"Erabaki zaila da, baina benetan zoriontsu nago erabaki honekin", baieztatu du Titmusek Instagrameko bere kontuan.
2025/10/16 - 17:33
Muay thai borrokaren goreneko tituluak jokoan, Nafarroa Arenan
Mikel eta Ion Fernandez anaiak Thailandian nagusi den kiroleko izar dira. Txantrearrak, larunbatean, Iruñean izango den galako protagonistak izango dira. EITBk elkarrizketatu egin ditu.
2025/10/14 - 12:18
Bidasoa Irun eta Bilbao Basketen Europako partidak, zuzenean, EITB Median
Bidasoa Irunek Errumaniako Potaissa Turdari egingo dio bisita EHF Europa Ligan; beltzezko gizonek, ordea, Greziako Peristeri hartuko dute etxean. Bi neurketak, EITB Median ikusgai.
2025/10/12 - 21:02
Penge ingelesak irabazi du Espainiako Irekia, Rahmen egunik onenean
Rahmek bere itzulirik lehiakorrena osatu du, txapelketa 15 onenen artean bukatzeko, 65 kolpeko txartelarekin.
2025/10/11 - 21:01
Rahm Espainiako Irekia irabazteko aukerarik gabe geratu da
Akatsak larrutik ordaindu ditu, eta 11. zuloan bogey bikoitza eginda, agur esan die bere aukerei, egoerari buelta eman ezinik. Guztira -4 kolpeko txartela eginda amaitu du.
2025/10/11 - 12:52
Rahmek erreakzionatu egin du, eta liderrarengandik bost kolpera jarri da Espainiako Irekian
Barrikako golflariak, 66 kolperekin, Marco Pengen liderrarengandik bost kolpera amaitu du Irekiko bigarren egunean.
2025/10/09 - 17:16
Punta Galea Olatu Handien Nazioarteko Txapelketa bueltan da
2022an jokatu zen azkenekoz. Aurten, emakumeen txapelketa ere izango da. Urriaren 15etik martxoaren 31ra jokatuko da, eguraldiaren arabera izaten delako.
2025/10/08 - 20:45
Jon Rahmek 2025eko lehenengo garaipen indibiduala bilatuko du Espainiako Irekian
Barrikakoa 3 aldiz izan da Espainako Irekiaren txapelduna: 2018, 2019 eta 2022an.
2025/10/08 - 17:08
Pou anaiek Pilar del Texu menderatu dute estilo librean
Eneko eta Iker Pou anaiek Pilar del Texu pareta igo berri dute, Asturiasen, Andeetatik itzuli ostean. Igoeraren irudi ikusgarriak grabatu dituzte bideo honetan.
2025/10/04 - 13:35
Maialen Chourrautek laugarren egin du kayak kroseko finalean
Gipuzkoarra faboritoa zen bere finalerdia irabazita. Miren Lazkano, aldiz, finalaren aurreko serietan kanporatu dute.
2025/10/03 - 11:41
Ian Traba: ''Motibazio handia da Aquabikeko munduko txapelketa irabaztea''
Berangoko pilotua munduko txapeldun izendatu da GP3an, uretako motoaren kategoria gogorrenetako batean. Aitaren eta kolaboratzaile talde xume baten laguntzarekin, Juri Tiozzo eta Ezio Lucchese "oilarrak" gainditu ditu.
2025/10/01 - 15:45
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis pozarren dira etxean, Singapurren lortutako dominekin
Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisen bina domina lortu dituzte Singapurren izandako Munduko Txapelketan, banakako eta taldekako lehian. Agerraldia egin dute Donostian, nola sentitzen diren kontatzeko.
2025/09/30 - 17:00
Hiru Haundiak lasterketaren 24. edizioa Araian hasi eta Murgian bukatuko da
Hiru Haundiak mendi-lasterketaren 24. edizioa jokatuko da aurten, urriaren 11n. Parte-hartzaileek 101 kilometro osatu beharko dituzte. Nobedade gisa, Araian hasi eta Murgian amaituko da aurten.
2025/09/29 - 02:07
Europak Estatu Batuen erasoari eutsi dio eta Ryder Kopa bere egin du, beste behin
Shane Lowry irlandarrak titulua eman dio Europari. 18. zuloan lortu duen puttak Russell Henleyrekin berdintzea eta falta zen puntu erdia lortzea ahalbidetu dio.
2025/09/28 - 11:51
Marc Marquezek irabazi du MotoGP mailako Munduko Txapelketa
Kataluniako pilotuak motoziklismoko bere bederatzigarren munduko titulua eskuratu du, zazpigarrena MotoGPko "maila nagusian".
2025/09/27 - 12:22
Europak AEBrekiko aldea handitu du, Rahmek Scheffler garaituta
Europak 3 puntura du AEBko taldea (2,5-5,5), 2025eko Ryder Cup txapelketako lehen egunean, Barrikako golflariak egindako lan bikainari esker.
2025/09/25 - 20:12
Zudaire eta Llopis garaile Singapurko Munduko Txapelketan, estiloetako 4x100 metroko proban urrea lortuta
Donostiarrak finala jokatu du eta zubietarrak sailkapenean parte hartu du goizeko serieetan. Llopisek bigarren urrea du Singapurren, eta Zudairek aurrenekoa, baina brontzezko bi domina eskuratu ditu aurretik.
2025/09/23 - 18:15
Zudairek bigarren brontzea lortu du bular erako 100 metroko proban, Singapurreko Munduko Txapelketan
Igerilari zubietarra, 3. kaletik igerian, hirugarren jarri da probaren hasieratik eta ez du postua galdu. Bestalde, Iñigo Llopis zortzigarren sailkatu da tximeleta estiloko 100 metroetan.
2025/09/22 - 17:29
Iñigo Llopis nagusi, Singapurreko Munduko Txapelketako bizkar estiloko 100 metroko proban
Orain dela bi urte Manchesterren lortutako garaipena berretsi du igerilari donostiarrak, 01:05.29ko denbora eginda, bere marka pertsonala hobetzeaz gain.
2025/09/21 - 23:48
Carlota Ciganda, hirugarren Arkansasen, 18 zuloko erronda bakarrera egindako txapelketan
Antolatzaileek txapelketa erronda bakarrera murriztea erabaki dute, igande honetarako eta astelehen eta astearte osorako iragarpen meteorologikoa dela eta.