1 formula
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lando Norris, 1 Formulako munduko txapelduna

Pilotu britainiarrak 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazi du Abu Dhabiko Sari Nagusian hirugarren amaituta, Verstappen eta Piastriren atzetik.

ABU DHABI (United Arab Emirates), 07/12/2025.- Third placed McLaren driver Lando Norris of Britain celebrates winning the 2025 Formula 1 drivers world championship after the Formula One Abu Dhabi Grand Prix at the Yas Marina Circuit racetrack in Abu Dhabi, United Arab Emirates, 07 December 2025. (Fórmula Uno, Emiratos Árabes Unidos, Reino Unido) EFE/EPA/ALI HAIDER
Lando Norris, 1 Formulako munduko txapelduna

Lando Norris (McLaren) pilotu britainiarrak 1 Formulako Munduko Txapelketa eskuratu du, igande honetan, Abu Dhabiko Sari Nagusian, Munduko Txapelketako azken proban, hirugarren amaituta. Morrisek Max Verstappen (Red Bull) herbeheretarrarekiko zuen abantaila defendatu du, gaurko garaipena ez baitu nahikoa izan titulua irabazteko.

Bristolgo pilotuak (26 urte) hirugarren postuan mantentzeko estrategiarekin jokatzen jakin du azken lasterketan, eta munduko txapelketa 4 aldiz (2021, 2022, 2023 eta 2024) irabazi duen Verstappeni bi puntuko aldea atera dio, munduko txapeldun bihurtzeko. Norris 1 Formulako munduko 35. txapelduna da, eta 11. britainiarra.

Oscar Piastrik (McLaren), berriz, hirugarren bukatu du, eta Charles Leclerc monakoarrak (Ferrari) eta George Russell britainiarrak (Mercedes) osatu dute Top 5a. Horien atzetik amaitu du Fernando Alonsok (Aston Martin), eta seigarren postu bikain batekin esan dio agur 2025eko txapelketari.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X