Rybakina Australiako Irekiko txapeldun, final lehiatua irabazita
Horren aurkaria, Sabalenka, gaur egun munduko lehena eta 2023an eta 2024an Australiako Irekiko txapelduna, nagusi izan da tarte batzuetan, baina ezin izan dio bere abantailari eutsi.
Elena Rybakina, tanto bat ospatzen
Elena Rybakina kazakhstandarrak irabazi du Australiako Irekia, Aryna Sabalenka bielorrusiarra (munduko lehen sailkatua) 6-4, 4-6 eta 6-4 menderatuta, Melbourneko Rod Laver Arenan jokatutako final lehiatuan.
Rybakinak maldan gora izan du partida hainbat tartetan, baina hirugarren setean sendotasuna eta odol hotza erakutsi ditu puntu erabakigarrietan. Sabalenka, 2023ko eta 2024ko edizioetako txapelduna, nagusi izan da une batzuetan, baina aurkariak erakutsitako maisutasunaren aurrean amore eman behar izan du azkenean.
Partidak agerian utzi du zirkuituko jokalari indartsuenetariko biren arteko parekotasuna, eta une garrantzitsuenetan izandako xehetasun gutxi batzuek erabaki dute irabazlea.
Azkenean, Rybakinak irabazi du Australiako Irekiko aurtengo edizioko finala, eta, bide batez, 2023an Sabalenkaren aurka galdutako finalaren arantza atera du horrela.