Europako Jokoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nerea Garcia: ''Finalik gabe geratu gara bi dezimagatik''

20230621213838_nereagarciaeitbmedia_
18:00 - 20:00
Nerea Garcia: ''Finalik gabe geratu gara bi dezimagatik''
Nerea Garcia Basque Teameko piraguitsa irundarrak ezin izan du finalerako txartela lortu Europako Jokoetako piraguismo esprinteko K4-500 metroko proban. Garciari eta bere hiru taldekideei oinetako euskarria hautsi zaie, eta finalik gabe geratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X