Denboraldi amaieran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dani Pedrosak erretiroa hartuko du

Kataluniako pilotuak iragarri du erretiroa hartuko duela denboraldi amaieran, ez baitu lehiaketa sentizen lehenago zeukan intentsitatearekin.
Daniel Pedrosa. Argazkia: Repsol Honda Team
Daniel Pedrosa. Argazkia: Repsol Honda Team

Dani Pedrosak (Repsol Honda RC 213 V) erretiroa hartuko du denboraldi amaieran. Hala iragarri du pilotu katalanak, ostegun honetan eskaini duen prentsaurrekoan. Lehiaketa ez duela lehengo intentsitate berdinarekin sentitzen adierazi du.

Lehiatzen jarraitzeko aukera izan du Pedrosak, baina bere ustez "erretiroa hartzea da onena". Malasia Petronas taldea sortzen ari den talde-satelitean jarraitzeko aukera izan du, baina Castellar del Vallesekoak erretiroa hartzea erabaki du.

Munduko txapelduna izan zen 125 cc mailan (2003) eta 250 cc mailakoa 2004an eta 2005ean. Maila gorenera 2006an iritsi zen Honda taldearen eskutik eta ordutik maila gorenean egin du bere ibilbidea, nahiz eta ez duen lortu munduko txapelketa irabaztea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X