Motoziklismoa
Motor hotsaren goxoa
Motor kontuak izan dituzte hizpide aste honetako "Helmuga" saioan. Aitor Olalla, Unai Arregi eta Jordi Espuña pilotuak elkarrizketatu dituzte, haien bizimoduaz hitz egiteko.
Aitor Olalla eta Unai Arregi motor-gidariak, “Helmuga” saioaren protagonistak
"Helmuga" ETB1en saioak, igandean, Aitor Olalla eta Unai Arregi motor-gidariak hurbiletik ezagutzeko aukera emango digu. Saioak motor munduan murgilduko gaitu asteon.
Beñat Fernandezek Red Bull Rookies Cup irabazi du: “Azken lasterketan, neure burua birmoldatu ahal izan dut”
Andoaindarrak azken proban lortu du titulua, Austrian. Garaipen hau eskuratuta, datorren urtean Moto3n arituko da.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Sandra Gomez, Red Bull Erzbergrodeoren azken fasean sartu den emakume bakarra
Sandra Gomez, muturreko enduroko munduko txapelduna, Red Bull Erzbergrodeo proban (muturreko enduroko probarik gogorrenetakoa) parte hartu duen emakume bakarra izan da.
Izena eman duten 1.100 motozaleetatik 15ek bakarrik amaitu dute lasterketa. Sandra Gomez ez zen amaierara arte iritsi, baina probaren azken fasera heldu den emakume bakarra izan da.
MotoGPk lehen hiri-lasterketa egingo du 2027an, Adelaiden
Datorren urtetik aurrera, Australiako Sari Nagusia Adelaiden egingo da, ez Phillip Islanden. Lasterketa horrela egiteko akordioa gutxienez 2032ra arte egonen da indarrean.