Espainiako Sari Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Efren Vazquez bosgarren izan da Jerezen

Errekaldeko pilotuak adierazi duenez, "sentsazio nahiko txarra" izan du. "Zorabiatu egiten naiz eta Argentinatik ez nago ondo, sasoi fisikoa ez da batere indartsua", azaldu du.
Efren Vazquez. Argazkia: Efe.
Efren Vazquez. Argazkia: Efe.

Efren Vazquez bilbotarrak bosgarren egin du Espainiako Sari Nagusian. Hondako pilotuak bigarren jarraitzen du Moto3ko Munduko Txapelketan, Danny Kent taldekidearen atzetik. Kent izan da, hain zuzen, garailea Jerezen lehiatutako lasterketan.

Bizkaitarrak lasterketa oso ona egin du: 17. postutik atera da, eta aurkariak aurreratzen joan da bosgarren amaitu arte.

Hiru lasterketa jarraian lehen aldiz irabazten dituen lehen britainiarra da Danny Kent. Barry Sheene herkideak gauza bera egin zuen 1977an, baina 500cc-ko kategorian.

Efren: "Zorabiatu egiten naiz"

Efrenek lasterketa amaitu ondoren esan duenez, “etxera iritsi” nahi du, “analisia” egin eta bere osasun egoera aztertzeko.

Errekaldeko pilotuaren arabera, “sentsazio nahiko txarra” izan du. “Zorabiatu egiten naiz eta Argentinatik ez nago ondo, sasoi fisikoa ez da batere indartsua”, azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X