Moto G.P.
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jorge Lorenzok garaipen borobila lortu du

Yamaha taldeko gidariak erakustaldia eman du Montmeloko zirkuituan, eta Dani Pedrosa eta Marc Marquez aise gainditu ditu.
Kataluniako Sari Nagusiko podiuma. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzo Mallorcako gidariak denboraldiko bere hirugarren garaipena eskuratu du Montmeloko zirkuituan. Yamaha Factory Racing taldekoak erakustaldia eman du Kataluniako Sari Nagusian, eta Dani Pedrosa eta Marc Marquez aise gainditu ditu. Dani Pedrosak lider jarraitzen du, eskuratutako bigarren postuari esker.

Marc Marquezek Pedrosa gainditzeko saiakera egin du azken aurreko itzulian, baina Honda taldeko gidari gaztea ia lurrera joan da. Laugarren postua Valentino Rossi italiarrarentzat izan da.

--Lasterketako sailkapena.

1.  Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha)                43'06.479.

2.  Dani Pedrosa (ESP/Honda)                    a 1.763.

3.  Marc Marquez (ESP/Honda)                      1.826.

4.  Valentino Rossi (ITA/Yamaha)                  5.874.

5.  Stefan Bradl (ALE/Honda)                     26.756.

6.  Bradley Smith (ALE/Yamaha)                   32.228.

7.  Andrea Dovizioso (ITA/Ducati)                32.692.

8.  Aleix Espargaro (ESP/ART)                    58.615.

9.  Colin Edwards (USA/FTR Kawasaki)           1'03.142.

10. Michele Pirro (ITA/Ducati)                 1'09.774.

 

--Munduko txapelketako sailkapena.

1.   Dani Pedrosa (ESP/Honda)             123 puntu

2.   Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha)           116.

3.   Marc Marquez (ESP/Honda)              93.

4.   Cal Crutchlow (ALE/Yamaha)            71.

5.   Valentino Rossi (ITA/Yamaha)          60.

6.   Andrea Dovizioso (ITA/Ducati)         59.

7.   Nicky Hayden (USA/Ducati)             45.

8.   Stefan Bradl (ALE/Honda)              41.

9.   Alvaro Bautista (ESP/Honda)           38.

10.  Aleix Espargaro (ESP/ART)             36.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X