Valentziak Realaren agurra zapuztu du, hamarrekin partida luzapenean iraulita (3-4)
Reala 3-2 irabazten joan da 89. minutuan, eta Valentzia jokalari bat gutxiagoarekin ari zen, baina, hala ere, norgehiagoka irauli du lau minututan bi gol sartuta. Pellegrinno Matarazzoren taldea irudi kaxkarra ematen ari da denboraldi bukaeran, eta Aritz Elustondoren agurra Anoetan ez da espero bezalakoa izan.
Realak garaipen batekin agurtu nahi zituen Aritz Elustondo kapitaina eta zale txuri-urdinak EA Sports Ligako azken-aurreko partidan, baina ez dute helburua bete. Alderantziz, irudi txarra emanda bukatu du neurketa, Pellegrino Matarazzoren taldeak 3-4 galdu baitu, 89. minutuan irabazita zeukan norgehiagoka.
Valentzia 10 jokalarirekin aritu da 70. minututik aurrera, baina asko zeukan jokoan: garaipena behar zuen datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko duela ziurtatzeko. Horrela, bada, galtzen joan arren, dena eman du azkeneraino, eta luzapenean irauli du markagailua, lau minututan bi gol sartuta. Txuri-urdinek, beraz, porrot egin dute Anoetako agurreko partidan.
Realaren eta Valentziaren arteko neurketa bizi-bizi hasi da. Talde txuri-urdinak gogotsu ekin dio neurketari, eta hirugarren minutua bete orduko sartu du gola Aihen Muñozek, area barrutik jaurtiketa bortitza eginda.
Lau minutu geroago, baina, Javi Guerrak berdinketaren gola sartu, eta 22. minutuan Hugo Durok markagailua irauli du, Valentziaren jokaldi on bati, bukaera bikaina emanda.
Matarazzoren taldea, edonola ere, ez da behera etorri. Alderantziz, Dimitrievskiren atearen bila joan da, eta bizpahiru abagune izan ditu gola egiteko. Azken errematean, baina, ez dute asmatu, eta galtzen joan dira atsedenaldira.
Lehendabizikoa bezala, bigarren zatiaren hasiera ere ikusgarria izan da. Matarazzok hiru aldaketa egin ditu batera, eta Mikel Oyarzabal zelaian jarrita, Realaren jokoak hobera egin du.
Horrela, laster heldu da txuri-urdinen berdinketaren gola, Valentziaren zoritxarrerako jokaldi batean; izan ere, Tarregak bere atean sartu du Pablo Marinek erdiratutako baloia. Eta hiru minutu geroago, Orri Oskarssonek eromena piztu du Anoetako harmailetan, 3-2koa sartuta. Oyarzabalek egin du golaren pasea.
Neurketako hurrengo jokaldi erabakigarria 70. minutuan gertatu da. Comertek falta egin dio Pablo Marini, eta azken jokalaria izanik, Galech Apezteguia epaile nafarrak txartel gorria atera dio defentsa suitzarrari.
Valentzia jokalari bat gutxiagorekin geratu da, eta Realak garaipena bideratuta zeukala ematen zuen, baina bukaera erotzekoa izan da, eta ez da halakorik izan. Guidok 89. minutuan lortu du berdinketa, eta Javi Guerrak 93. minutuan sartu du Valentziaren laugarrena.
Lau minututan egin dio ihes garaipenak eskuetatik Realari. Errege Kopa irabazi zuen apirilean, balentria handia, baina harrezkero ez du ligan partidarik irabazi, eta irudi kaxkarrarekin esango dio agur denboraldiari Matarazzoren taldeak.
Valentziak, ostera, Lehen Mailan jarraituko duela ziurtatu du, eta azkeneko norgehiagokan, gainera, Conference Ligan sartzeko borrokan izango da.
Bestalde, neurketa hasi aurretik omenaldia egin diote Aritz Elustondori, denboraldia amaitzean utziko baitu Reala, lehen taldean hamaika urtez aritu eta gero.
Jokin Aperribay presidenteak klubaren urrezko intsignia eman dio, eta Anoetan bildutako zaleen txalo zaparrada jaso du, emaztea eta seme-alabak ondoan zituela. Une hunkigarria eta polita izan da, ondoren norgehiagoka galdu arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.