Realak bana egin du jaitsiera postuetan zen Gironaren aurka, Montilivin (1-1)
Txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan lehen zatian, Jon Martinen golari esker, baina Kataluniako taldeak berdinketa lortu du atsedenaldiaren ostean, Stuaniren bidez. Girona jaitsiera postuetatik atera da gaurko berdinketari esker.
Stuani, berdinketaren gola ospatzen, eta Remiroren haserrea. Argazkia: EFE
Realak bana berdindu du Gironaren aurka Montilivin jokatutako 36. jardunaldiko neurketa. Txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan lehen zatian, Jon Martinen golari esker, baina Kataluniako taldeak berdinketa lortu du atsedenaldiaren ostean, Stuaniren bitartez.
Gironak indartsu ekin dio neurketari eta lehendabiziko minutuetan baloi bat zutoinera bidali du. Etxeko taldearen bigarren barnekaldian, Tsygankoven errematea, Remirok ukitu eta baloiak zutoinean jo du.
Ander Barrenetxeak partidako lehen txartel horia ikusi du. Handik gutxira, Remiroren ateko sake azkarra, Barrenetxearen bila. Aurrelari donostiarra korrikaldia ikustekoa izan da, baina baloia oinetan ia errematerako toki barik geratu da, eta Gazzanigak ederto estutu baitu. Barreneren jaurtiketak azkenean Gironaren atezaina jo du.
Ondoren, Arnau Martinezek gehiegi gurutzatu du bere jaurtiketa Remiroren irteeraren aurrean, Gironaren jokaldi on baten ondoren. 28. minutuan, Realak golaren saria aurkitu du korner batean. Jon Martinek buruz errematatu du, eta baloia sareetan kokatu du.
Atsedenaldira iritsi baino lehen Barrenetxeak min hartu du, antza denez, giharretan arazoren bat izan du. Pablo Marinek bere lekua hartu du Pellegrino Matarazzoko sisteman. Lehen zataren amaieran, Remirok Ounahiren jaurtiketa bat ukitu behar izan du kornerrera desbideratzeko, nafarraren geldiketa bikaina.
Bigarren zatian, talde kataluniarrak are gehiago sakatu du berdinketa lortzeko, eta Stuaniren bidez iritsi da gola. Aurrelari uruguaitarrak infiltratuta jokatu du, eta atsedenaldiaren ostean zelairatu da. Etxekoen golegileak erdiraketa on bat baliatu du, astebetean bere bigarren gola egiteko. Ounahik zirrikitua aurkitu du txuri-urdinen lerro artean Arnauri pase ona emateko, eta Stuanik aurrea hartu die Realaren atzelariei berdinketa lortzeko.
Golak talde kataluniarra hauspotu du, eta bigarren gola sartzen saiatu da, baina Realak sendo defendatu du, merituzko berdinketa lortzeko partida serio batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.