Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina Zubietan galdu du, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.
Gorka Alvarezek Realaren emakumezkoen lehen taldearen gidaritza hartu du
Entrenatzaile lasartearra Realera itzuli da emakumezkoen taldearen entrenatzaile gisa, “etapa berriari ezagutzatik eta jarraitutasunetik heltzeko asmoz”.
Ainhoa Moraza: “Inork ez zuen espero Arturo joatea; ez dut uste momentu onenean hartutako erabakia izan zenik”
Arturo Ruizek, Realeko entrenatzailea ohiak, karguari uko egin zion Txapeldunen Ligako lehen partida jokatu ostean eta Liga hasteko bi egunen faltan. Ainhoa Moraza jokalariak adierazi du ez dela erraza izan, baina taldea “sendo” dagoela eta hori dela garrantzitsuena.
Realak Chelsearen aurkako kanporaketa irauli nahi du, Txapeldunen Ligako liga fasean sailkatzeko
Hirugarren sailkatze-kanporaketako joaneko partidan, euskal taldeak 5-2 galdu zuen; itzuliko neurketa asteazkenean jokatuko dute, 19:00etatik aurrera, Zubietan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.
Carrerasek eta Gorosabelek puntu bat eman diote Sanseri Burgosen (2-2)
Jon Ansotegiren taldeak lau puntu daramatza sailkapenean. Plantion, bi aldiz berdindu dute markagailua; Burgos eta Sanse oso parean aritu dira, eta partida bizi-bizia izan da.
Realak Hector Fort eta Mamadou Sarr aurkeztu ditu
Realak fitxaketa berriak aurkeztu ditu, Hector Fort eta Mamadou Sarr. Bartzelonako hegalekoak adierazi du “asoziazio gaitasun handia” duen jokalaria dela. Chelseak utzitako atzelariak, berriz, “jarraikortasunarekin jokatzea” falta zaiola adierazi du. Biak ala biak klubari laguntzeko nahia argi erakutsi dute.