SASKIBALOIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITBk Endesa Ligako partidak emango ditu hurrengo bi denboraldietan

Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonista horietan. 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. EITBk telebistako bere kateetan eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atarian emango ditu. 

Euskaraz Endesa Liga

Irudia: EITB.

EITBk, telebistako bere kateen eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atariaren bidez, gizonezkoen Endesa Ligako partidak emango ditu 2026-2027 eta 2027-2028 denboraldietan. Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonistak horietan; 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. Hala, gizonezkoen Endesa Liga EITBra bueltatuko da, ia hamar urteren buruan.

2026-2027ko Endesa Ligan EITBk emango dituen partidak:

 

Leyma Coruña vs Surne Bilbao

2. jardunaldia, 2026ko urriaren 4an, igandez, 12:00etan

-------------------------------------------

Asisa Joventut vs Surne Bilbao

6. jardunaldia, 2026ko azaroaren 1ean, igandez, 12:00etan: 

-------------------------------------------

Surne Bilbao vs Kosner Baskonia

9. jardunaldia, 2026ko azaroaren 22an, igandez, 12:00etan

-------------------------------------------

Kosner Baskonia vs Monbus Obradoiro

11. jardunaldia, 2026ko abenduaren 8an, asteartez, 12:00etan

-------------------------------------------

 Kosner Baskonia vs Rio Breogan

14. jardunaldia, 2026ko abenduaren 27an, igandez, 12:00etan

-------------------------------------------

Surne Bilbao vs Asisa Joventut

18. jardunaldia, 2027ko urtarrilaren 17an, igandez, 12:00etan

-------------------------------------------

Bartzelona vs Surne Bilbao

23. jardunaldia, 2027ko martxoaren 7an, igandez, 12:00etan

-------------------------------------------

Kosner Baskonia vs Casademont Zaragoza

26. jardunaldia, 2027ko martxoaren 28an, igandez, 12:00etan

-------------------------------------------

MoraBanc Andorra vs Surne Bilbao

27. jardunaldia, 2027ko apirilaren 4an, igandez, 12:00etan

-------------------------------------------

FIATC Girona vs Kosner Baskonia

29. jardunaldia, 2027ko apirilaren 18an, igandez, 12:00etan

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X