TXAPELDUNEN LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chelsea-Reala, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze kanporaketan

Joaneko partida Londresen jokatuko dute, ziurrenik abuztuaren 26an, eta itzuliko neurketa, Gipuzkoan, irailaren 2an izango da, aldaketarik ez bada. Talde irabazlea liga faserako sailkatuko da; galtzailea, ordea, Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketara pasako da.

Nahia Aparicio (Real Sociedad)
Nahia Aparicio, artxiboko irudian. Argazkia: Europa Press.

Realak Chelsea izango du aurkari 2026-2027 denboraldiko Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze kanporaketan, astearte eguerdian egin duten zozketak zehaztu duenez. Kanporaketa horretako joaneko partida Londresen jokatuko dute, ziurrenik abuztuaren 26an, eta itzuliko neurketa, Gipuzkoan, irailaren 2an izango da, aldaketarik ez bada. Talde irabazlea liga faserako sailkatuko da; galtzailea, ordea, Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketara pasako da.

Hala, 2025-2026ko Ingalaterrako Women’s Super Leagueko eta Espainiako Moeve F Ligako hirugarren sailkatuak arituko dira nor baino nor gehiago liga fase horretarako txartel bat jokoan. Chelseak zortzi aldiz irabazi du Ingalaterrako Liga, eta sei aldiz Kopa. 2021ean, Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen, txapeldun irten zen Bartzelonaren aurka. 

Hauek dira kanporaketak:

PSV Eindhoven-Koge

Brann-Austria Viena

Leuven-Czarni Sosnowiec

Eintracht Frankfurt-Paris Saint-Germain

St. Polten-Juventus

 Wolfsburgo-Inter Milan

 Chelsea-Reala

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X