Realak Chelsea, Wolfsburgo, Paris Saint-Germain edo Juventus izango du aurkari Txapeldunen Ligako sailkatze kanporaketan
Zozketa asteartean egingo dute, 13:00etan. Arturo Ruizen taldeak abuztuaren 26an jokatuko du joaneko partida, eta itzuliko neurketa, ordea, irailaren 2an izango da. Kanporaketako irabazleak Txapeldunen Ligako liga fasea jokatuko du, eta galtzailea, aldiz, Europa Kopan arituko da.
Nerea Eizagirrek eta bere taldekideek asteartean jakingo dute Txapeldunen Ligan zein talde izango duten lehen aurkari bezala. Argazkia: Europa Press.
Realak Chelsea, Wolfsburgo, Paris Saint-Germain edo Juventus izango du aurkari 2026-2027 denboraldiko Txapeldunen Ligako hirugarren eta azken sailkatze kanporaketan. Zozketa asteartean egingo dute, 13:00etan. Arturo Ruizen taldeak abuztuaren 26an jokatuko du joaneko partida, eta itzuliko neurketa, ordea, irailaren 2an izango da. Kanporaketako irabazleak Txapeldunen Ligako liga fasea jokatuko du, eta galtzailea, aldiz, Europa Kopan arituko da.
Reala ez da zerrendaburu zozketan, eta horregatik izango du arestian esandako lau aurkari horietako bat. Euskal taldeak, 2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligan, hirugarren postua eskuratu zuen, eta historian bigarrenez izango da Txapeldunen Ligan; izan ere, 2022-2023 denboraldian ere egin zuen, eta orduan, sailkatze faseko 2. kanporaketan, Bayern Munichen aurka, 0-1 galdu zuen Anoetan, eta 3-1 Alemanian.
Zozketa, esan bezala, asteartean egingo dute, 13:00etan hasita.