Realak 3-0 irabazi dio Eibarri Zubietan jokatutako euskal derbia
Txuri-urdinak nagusitu dira armaginen aurkako F Ligako 17. jardunaldiko partidan. Intza Egigurenek lehena egin eta gero, bigarren zatian Eibarrek bere atean sartu ditu hurrengo bi golak.
Realak 3-0 irabazi dio Eibarri igande honetan Zubietan jokatu den 17. jardunaldiko euskal derbia.
17. minutuan zabaldu du markagailua Intza Egiguren anoetarrak. Bigarren gola Ane Etxezarretak egin du, bere atean, 78. minutuan; eta hirugarrena Eunate Astralagak, horrek ere bere atean, 88.ean. Ondorioz, talde txuri-urdinak irmo eutsiko dio sailkapeneko 3. postuari, 37 punturekin; armaginak, aldiz, 12. postuan daude, 17 punturekin.
Talde txuri-urdina konfiantza handiarekin aritu da partidaren hasieratik, eta azkar hartu du aurrea markagailuan, 17. minutuan, Intza Egigurenen bitartez. Nerea Eizagirreren pase bikaina jaso du baloia armaginen ate barrura sartzeko (1-0).
Realak patxadarekin jokatu du, eta Eibarren akatsak bilatu ditu. Bigarren gol aukera 37. minutuan etorri da, baina ezerezean geratu da, epaileak VARean berrikusi eta gero.
Olatu txikia hartu du lehen zatiaren hondarrean talde armaginak, eta oso gutxiagatik ez du berdinketa lortu 38. minutuan, Arrulak eragotzi baitu.
Bigarren zatiaren hastapenean, Eibarrek urrats bat aurrera egin du, talde armaginak hortzak erakutsi ditu, eta bizpairu argialdi izan ditu, baina ez du bere unea aprobetxatu.
Neurketak aurrera egin ahala, talde txuri-urdinak eroso jokatu du, eta 78. minutuan Arturo Ruizen taldearen bigarren gola etorri da, Ane Etxezarretak bere atean egindakoa.
Partidaren hondarrean, talde txuri-urdinaren nagusitasuna areagotu da, Ceciliak hegaletik aurrera egin du, atzelaria atzetik zuela, eta horren erdiraketa bere atean sartu du Astralaga atezainak (3-0).
Zure interesekoa izan daiteke
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dira.
Matarazzo, Kopako finalaz: "Aukera paregabea da"
Realeko entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Realak ezin izan du berdindu Atleticoren jokoa (3-2)
Bi aldiz berdindu dute markagailua, Solerren eta Oyarzabalen golekin, baina Ivan Gonzalezek azken minutuetan sartutako golak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak.
Sansek 4-2 menderatu du Castello Zubietan
Txuri-urdinek Castello garaitu dute etxean partida bizi jokatuta, eta 3 puntuak eskuratu dituzte Ochiengen, Carreraren eta Mariezkurrenaren golei esker.
Arturo Ruiz: "Errendimenduak ematen dio sendotasuna proiektu bati"
F Moeve Liga datorren astean itzuliko da, eta Realak txapelketari ekingo dio berriro, Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzeko helburuarekin. Arturo Ruizek zuzendutako taldea denboraldi bikaina egiten ari da.
Matarazzo: "Atzo nahikoa denbora izan genuen asteazkeneko garaipena dastatzeko"
Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Horren hitzetan, asteazkenekoa ondo ospatu dute, baina orain Ligan zentratu beharra dute, oso garrantzitsua delako.
Realak finalerako jasotzen dituen sarreren % 85 bazkideentzat izango dira
Gainera, talde txuri-urdinak azaldu du 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bazkideek sarrera ziurtatuta izango dutela. Gainerako bazkideek zozketa batean izena eman beharko dute.
Rino Matarazzo: "Oso pozik nago, oso berezia da; gol aukera oso gutxi egin ahal izan dizkigute”
Realeko entrenatzaileak nabarmendu du nola jokatu duen bere taldeak lehen zatian, Athleticen aurkako itzuliko partidako lehen zatian, eta, halaber, pozik azaldu da, txuri-urdinek, beste behin, golik ez baitute jaso.
Jon Martin: "Gaur ere, partida osoa egin dugu, eta finalean gaude"
Realeko atzelari gazteak, Athleticen aurkako kanporaketa amaituta eta Sevillako finalerako txartela eskuratuta, gogora ekarri du nola bizi izan zuen talde txuri-urdinak irabazitako azken finala, 2021ekoa.