Realak Dinamo Kieven bisita hartuko du etxean, hazten jarraitzeko asmoz
Realak Dinamo Kieven kontra jokatuko du, gaur gauean, 21:00etatik aurrera, Europa Leagueko ligaxkaren seigarren jardunaldian. Imanol Alguacilen jokalariek hazten jarraitu nahi dute, azken neurketetako lan onari eutsita; izan ere, zazpi partidatatik seitan izan da nagusi Donostiako taldea.
Joan den asteburuan, Leganes mendean hartu zuen Realak Ligan (0-3); Europan ere, Ajaxi irabazi zion azken jardunaldian. Beraz, txuri-urdinak hiru puntuak etxean uzteko helburuz zelairatuko dira, eta denboraldi hasiera kaskarra atzean utzi.
Bolada onaren bidean, Orri Oskarsson islandiarra deialdian sartu da, soleoan zituen arazoak osatuta, golen bat sartu eta taldeari laguntzeko prest.
Era berean, joan den igandean Leganeseko norgehiagoka min hartuta amaitu zuten jokalariak ere deituta daude gaurko hitzordurako; beraz, badirudi susto txikiak baino ez zirela izan.
Aurrean, Dinamo Kiev izango du, Europa Leagueko ligaxkan azken tokian dagoen taldea. Oraingoz, ez du partida bat bera ere irabazi jokatutako bost jardunaldietan, eta, hortaz, punturik gabe dago, nahiz eta, hasiera batean, lehen 24 sailkatuen artean egoteko faboritoen artean izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.
Nayef Aguerd ez da azkenean Realean arituko
Guztia hitzartuta zegoela zirudien, baina azken orduan dena aldatu da. Realak, beraz, erdiko atzelari baten premian jarraitzen du.
Ansotegi: “Jokalari askok denboraldiaurrea lehen taldearekin egin izana eurentzako hobea da"
"Oso testuinguru polita da, berriro beste urtebetez, gure jokalariek lehiaketarako estimulorik gogorrenak izateko", azpimarratu du Realeko bigarren taldearen entrenatzaile berriatuarrak. Bigarren maila "oso zaila izango da guretzako, eta gainerako talde guztientzako", ohartarazi du.
Reala Istanbulera joango da otsailaren 2tik 7ra, Superkopa jokatzeko
Lehiaketa Saudi Arabiara itzuliko da 2028an; izan ere, 2027ko ediziorako egoitza aldatu behar izan dute, Ekialde Hurbileko herrialdeak egun horietan antolatzen duen Asiako Koparekin bat egiten duelako.