Realak hiru aldiz orekatu du markagailua eta puntu bat lortu du Coruñan (3-3)
Realak merezimendu handiko puntua atera du Abegondoko Kirol Hiritik (3-3), markagailuan hiru aldiz atzetik joan ostean. Izan ere, Ainize Barea Nuñez 'Peke' aurrelari bizkaitarrak hiru gol erdietsi ditu Deportivoren mesedetan.
Bere garaian denboraleagatik bertan behera geratu zen Primera Iberdrolako hamalaugarren jardunaldiari zegokion neurketan, lehen ordu laurdenerako jarri da irabazten Deportivo, Pekeren bidez. Hala ere, gutxi iraun die pozak galiziarrei, Nahikarik neurketa orekatu baitu lehen zatiko erdialdera iritsi aurretik.
Ordu erdia bete eta gero, Coruñakoak berriro agintzeari ekin diote, Pekeren bigarren golarekin. Aurrelaria bakarrik geratu da Adrianaren aurrean (Mariasun Quiñonesen ordez aritu da gaurkoan), baina ez du asmatu bere estreinako ahaleginean; dena den, atezainaren aldaratzea baliatu du bigarrena erdiesteko.
Bigarren zatian, Donostiako taldeak etxekoek atzealdean egindako huts bat aprobetxatu du bigarrenez lehia parekatzeko, Marta Cardonaren zuhurtziaren eskutik.
Handik gutxira, jokalari txuri-urdinak penaltia eskatu du, area barruan heldu diotelako, baina txartel horia atera diote bere protestengatik. Ondoren, Deportivo aurretik jarri da hirugarren aldiz, Pekeri esker berriro ere. Orduko horretan, Michelle Romero venezuelarraren jaurtiketaren aurrean atezainak egindako geldiketaren alderatzea jaso du, hat-tricka osatzeko.
Aitzitik, amaierarako bost minuturen faltan, Realak behin betiko berdinketa erdietsi du, Ceciliak area kanpotik sartutako gol ikusgarri baten bitartez.
Fitxa teknikoa:
Deportivo Abanca: Sullastres, Iris, Romero (Romero, 61. min), Merino (Teresa, 11. min), Athenea, Kika (Gaby, 61. min), Nuria, Mendez, Bedoya, Peke, Cris (Patri, 86. min).
Reala: Adriana, Lucia, Etxezarreta, Mendoza, Iraia, Maddi, Palacios (Roda, 67. min), L. Baños, N. Eizagirre (Cecilia, 78. min), M. Cardona (Manu, 78. min), Nahikari (Olaizola, 43. min).
Golak: 1-0: Peke (penaltiz), 19. min. 1-1: Nahikari, 21. min. 2-1: Peke, 30. min. 2-2: Cardona, 50. min. 3-2: Peke, 60. min. 3-3: Cecilia, 85. min.
Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horiak: Nuria eta Iris (Deportivo); Etxezarreta eta Cardona (Reala).
Zure interesekoa izan daiteke
Caleta-Carrek eta Wesleyk ez dute Realean jarraituko
Kroaziako atzelaria Olympique Lyonera (Frantzia) itzuliko da, eta aurrelari brasildarra Saudi Arabiako Al-Nassr taldera. Caleta-Car hasierako hamaikakoetan izan da denboraldiaren zati handi batean; Wesleyk, aldiz, minutu gutxi batzuk besterik ez ditu jokatu.
Sanse galtzaile atera da Albacetetik (3-1)
Donostiarrek baloiaren jabetza izan dute, baina ez dira fin ibili erasoan.
Matarazzo: “Aldaketak egon daitezke"
Realeko entrenatzaileak Espanyolen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 38. eta azken jardunaldian.
Donostia Ospitalera eraman dute Jon Balda, Zaragozan egin zioten bareko ebakuntzaren ondoren
Realaren bigarren taldeak aurreko asteko astelehenean Huescan jokatu zuen partidan, zelaia utzi zuen Sanseko atzelariak, eta hurrengo egunean barean ebakuntza egin zioten, Zaragozan.
Valentziak Realaren agurra zapuztu du, hamarrekin partida luzapenean iraulita (3-4)
Reala 3-2 irabazten joan da 89. minutuan, eta Valentzia jokalari bat gutxiagoarekin ari zen, baina, hala ere, norgehiagoka irauli du lau minututan bi gol sartuta. Pellegrinno Matarazzoren taldea irudi kaxkarra ematen ari da denboraldi bukaeran, eta Aritz Elustondoren agurra Anoetan ez da espero bezalakoa izan.
Sansek mailari eustea ziurtatu du Mirandesen aurka azken unean berdinduta (2-2)
Dani Diazek 93. minutuan sartutako golak puntu erabakigarria eman dio talde txuri-urdinari Anoetan, Bigarren Mailan jarraitzea matematikoki ziurtatzeko.
Matarazzo, Elustondoren agurrari buruz: “Oso egun berezia izango da, berezia den jokalari batentzat"
Entrenatzaileak aurreratu duenez, litekeena da Elustondok igande honetan, Valentziaren aurka, minutu batzuk jokatzea. Jokalariaren azken partida izango da Anoetan.
Barrenetxeak lesioa du ezkerreko aduktore luzean
Jokalari txuri-urdinak min hartu zuen ostegunean Gironaren aurka jokatutako partidan.
Nerea Eizagirrek kontratua berritu du Realarekin 2028ra arte
Erdilari tolosarak 2028ra arte luzatu du Realarekin zuen lotura, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.
Jon Martin: “Bigarren zatian kostata ibili gara, ezin izan ditugu trantsizioak egin”
Jon Martinek sartu du Gironaren aurkako partidako gola, bere bigarrena eta “jarraitzeko asmoz”. Lehenengo zatian ondor aritu diren arren, “bigarrenean kostata” ibili direla azaldu du lasartearrak.