2-0 Sevillaren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehenengo garaipena Anoetan, Eusebioren debutean (2-0)

Donostiarrek bi gol egin dituzte hiru minututan eta hiru puntuak Anoetan geratu dira. Imanol Agirretxe eta Xabi Prieo izan dira neurketako golegileak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Agirretxek eta Prietok Sevillari egindako golak

Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du Anoetan, Sevillari 2-0 irabazita. Eusebio Sacristanek ezin hobeto egin du debuta donostiarren aulkian. Reala ez da Sevilla baino askoz hobea izan, baina futbolean aukerak aprobetxatu egin behar dira eta gipuzkoarrak horretan andaluziarrak baino  finago aritu dira.

Eusebiok aldaketak egin ditu hasierako hamaikakoan, eta jokoan ere diferentziak ikusi dira: Realak gorago egin du presioa, eta baloia atzetik jokatuta ateratzen saiatu dira.

Lehen zatian, eta lehen minutuetan itxura ona eman arren, txuri-urdinek behera egin dute eta neurketaren kontrola Unai Emeryren taldeak hartu du. Ondorioz, lehen ezustekoa 12. minutuan iritsi da: Immobilek gola egin du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokoz kanpo zegoela adierazita. Okerreko erabakia hartu du.

Realak lehen zatian izan duen aukerarik onena Canalesek izan du, 42. minutuan. Areaz kanpotik jaurti du eta baloia kanpora joan da, gutxigatik.

Bigarren zatian, Sevilla sarri iritsi da Rulliren atearen ingurura, eta erraz, baina ez da gola egiteko gai izan. 55. Minutuan, Ricok sekulako geldiketa egin du Xabi Prietok boleaz jaurtitako baloiari.

Bi gol bost minututan

Neurketako lehen gola 72. Minutuan iritsi da. Realak korner bat atera du, Sevillako atzelariek huts egin dute eta baloia Agirretxeri iritsi zaio, donostiarren lehenengoa egiteko.

Bigarrena handik bost minutura iritsi da, 77.ean, andaluziarrek egindako beste opari bati esker. Xabi Prieto izan da golegilea.

Azkenean, 2-0 Realaren alde. Eusebioren taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu, eta denboraldiko lehen garaipena Anoetan.

Fitxa teknikoa

2.- Reala: Rulli; Elustondo (Carlos Martínez, 87. min), Mikel, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Rubén Pardo, Xabi Prieto; Canales (Bergara, 79. min), Bruma (Oyarzabal, 63. min) eta Agirretxe.

0.- Sevilla: Sergio Rico; Tremoulinas, Andreoli (Kolodziejczak, 20. min), Rami, Ferreira; Nzonzi, Krychoeiak; Vitolo, Iborra, Reyes (Konoplyanka, 63. min); Inmobile (Gameiro, 73. min).

Golak: 1-0, 72. min: Agirretxe. 2-0, 77. min: Xabi Prieto.

n: Xabi Prieto.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X