Xabi Prietoren adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prieto: 'Entrenatzailearen kargugabetzea porrota da guretzat'

"Gauzak askoz hobeto egiteko gai gara", esan du Realeko kapitainak, hedabideen aurrean.
Xabi Prietoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Xabi Prieto Realeko kapitainak Jagoba Arrasateren kargugabetzeari buruz hitz egin du, Zubietan.

"Egun gogorrak dira. Une zaila da, Arrasate eta gainontzeko teknikariekin bi urte eman ditugulako. Baina badakigu emaitzak iristen ez direnean horrelakoak gertatzen direla, eta pena da. Ez dut uste Jagobak kexarik izango dituenik. Ondo entrenatu eta dena eman dugu", esan du.

"Klubarentzat ere ez da erraza izan, eta erabakia kostata hartu du. Egoera halakoa denean aldaketa eta susperraldia bilatzen da. Erantzukizun handia gurea da, eta guretzat porrota da entrenatzailearen kargugabetzea", esan du Prietok.

"Arazoa zehaztea zaila da, baina taldea inoiz baino hobeto ari da entrenatzen. Gauzak askoz hobeto egiteko gai gara", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Erik Bretos, Director de Fútbol de la Real Sociedad.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erik Bretos: “Asmoa da Remiro hemen egotea datorren denboraldian”

Realeko futbol zuzendariak lehen taldearen inguruko gaurkotasuna errepasatu du, baita udako merkatuari begira dituen asmoen berri eman ere. Remirok Realean jarraituko duela esan du "bi atezain handi izan nahi ditudalako", Rino Matarazzorekin kontratua luzatzeko hitz egiten ari direla baieztatu du, eta, besteak beste, Brais Mendez, Gorka Carrera eta Arsen Zakharyan jokalarien egoera aztertu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X