Osasunak berdinketa baino ez du lortu Espanyolen aurka (1-1)
Espanyolek eta Osasunak berdinketa (1-1) sinatu zuten RCDE Stadiumen. Ante Budimirrek sartu zun estreinako gola lehen zatiaren amaieran, eta Martin Braithwaitek jarri zuen banakoa markagiluan etxeko taldearentzat 59. minutuan.
Etxeko taldea zorrotz hasi zen, eta bi minutu behar izan zituen Aitorren gaitasunak proban jartzeko, Braithwaitek buruz egindako erremate batekin. Dena dela, Abdek 8. minutuan eman zuen erantzuna, baina buruz burukoan Alvaro Fernandez atezainak desbideratu egin du marokoarraren errematea.
Ondorn, Puadoren jaurtiketak zutoina jo du, eta, beranduago, Budimirrek eta Abdek estutasunetan jarri zituzten Espanyoleko defentsak. Cesar Montes mexikarrak zelaia utzi behar izan zuen Budimirrekin izandako talka baten ondorioz; artatu ondoren zelaira itzuli bazen ere, ordezkatu egin behar izan zuten.
Nolanahi ere, Osasunaren erasoko jokoaren protagonista nagusia izan zen saria Budimirrek jaso zuen 45. minutuan, area barruan aldaratzea jaso eta baloia ate barruan sartuta (0-1).
Lehen zatia amaitzear zela, epaileak Abde eta Pierre-Gabriel kanporatu zituen. Bi jokalariek liskarra izan zuten atsedenaldira iritsi orduko, eta bigarren txartel horia ikusi zuten. Tentsio handikoa izan da lehen zatiaren amaiera, ondorengo 45 minutuetarako oso bestelako eszenatokia aurreikusten zen.
Bigarren zatian, bi taldeek aldaketak egin zituzten. Osasunak indarra galdu zuen Abde gabe, eta etxekoak berdinketaren bila zelairatu ziren. Braithwaitek Aitor Fernandez probatu zuen 53. minutuan; Saria, ordea, handik gutxira jaso zuen. Danimarkarra adi egon zen, eta 1-1ekoa lortu zuen 59. minutuna; hegaletik egindako erdiraketa ezin izan zuen Puadok errematatu, baina Braithwait adi egon zen, eta ez zuen barkatu.
Gorritxoak ez ziren ondo ibili bigarren zatian. Hala ere, azken txanpan defentsan sendo egon zen Osasuna, Espanyolek ez zuen abagune argirik sortu, eta bana berdinduta amaitu zen neurketa.
Fitxa teknikoa:
1 - Espanyol: Álvaro Fernández; Pierre-Gabriel, César Montes (Sergi Gómez, 39. min), Cabrera, Brian Oliván; Calero (Denis Suárez, 61. min), Aleix Vidal (Rubén Sánchez, 46. min), Darder, Nico Melamed (Gragera, 61. min); Puado eta Braithwaite (Edu Expósito, 76. min).
1 - Osasuna: Aitor Fernández; Diego Moreno (Kike García, 67. min), Unai García, David García, Juan Cruz; Torró (Darko, 46. min); Chimy Ávila (Rubén García, 58. min), Moncayola, Moi Gómez, Abde eta Budimir (Pablo Ibáñez, 67. min).
Golak: 0-1, 45. min: Budimir. 1-1, 59. min: Braithwaite.
Epailea: Gil Manzano. Abde (16. minutuan eta 45. minutuan) eta Pierre Gabriel (45. Minutuan eta 45. minutuan) egotzi ditu bi txartel horiagatik. Txartel horiak: Moi Gómez (29. min), Aleix Vidal (45. min), Unai García (61. min) eta Moncayola (68. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis: “Osasuna Espanyolen aurka ausart ikustea espero dut"
Larunbatean, EA Sports Ligako 5. jardunaldian, Osasunak Espanyolen aurka jokatuko duen partidari begira, Luis Miguel Ramis gorritxoen entrenatzaileak esan du bere taldea ausarta izatea espero duela, eta Alavesen aurkakoan taldeari "oreka" falta izan zitzaiola onartu du.
Osasunak Huesca izango du aurkari Erreginaren Kopako bigarren kanporaketan
Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, Huescaren zelaian, irailaren 29tik urriaren 1era bitartean.
Moi Gomez Osasunako jokalariak lesioa du bizeps femoralean
Talde gorritxoak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den bajan. Erdilari gorritxoak minduta bukatu zuen Alavesen kontrako partida.
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Luis Miguel Ramis: “Partida parekatua izango dela uste dut"
Alavesek eta Osasunak igandean neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, oso derbi parekatuan. Bi taldeak defentsan sendotasuna erakutsita iritsiko dira hitzordu honetara, lehen hiru jardunaldietan gol bakarra jaso baitute. Gainera, Romain Del Castillok debuta egiteko aukera izango du, talde gorritxoarekin bat egin berritan.
Osasunak Rockson eta Del Castillo aurkeztu ditu, Sadarren
Nafarroako taldeak ondo ekin dio EA Sports Ligari; izan ere, jokoan izan diren aurreneko bederatzi puntuetatik, zazpi bereganatu ditu. Ostegunean, bi jokalari berri hauen aurkezpena egin du.
Osasunak Romain Del Castillo aurrelaria fitxatu du
Del Castillo, 30 urtekoa bera, Brest taldetik iritsi da Osasunara, alegia, Frantziako Ligatik. Nafarroako klubak milioi bat euro ordaindu du jokalaria fitxatzeko, baina, hainbat aldagai beteta, beste 450.000 euro ere ordain litzake. Futbolariak bi denboraldirako sinatu du, eta beste denboraldi batez luza dezake.
Sergio Herrera: “Pozik eta konfiantza handiarekin egon behar dugu”
Osasunak 1-0 irabazi dio Getaferi. Sergio Herrerak azaldu duenez, "Getafe ez da talde erraza", baina Ruben Garciak, bere aldetik, "ondo defendatu" dituztela adierazi du eta lortutakoaz harro agertu dira biak. (Bideoa gazteleraz)
Budimirrek Osasunaren garaipena sinatu du Getaferen aurka (1-0)
Osasunak denboraldi hasiera onari eustea lortu du Getaferen aurka, Sadarren, eta, partida parekatua izan arren, garaitezin jarraitzea lortu du.
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.