Osasunak bana berdindu du Huescaren aurka, galtzen hasi ostean
Osasunak bana berdindu du Huescaren aurka (1-1) Sadarren jokatu duen Santander Ligako 10. Jardunaldiko partida. Talde gorritxoak sailkapenaren erdialdean jarraitzen du, 11 punturekin.
Neurketaren hasieran Huesca izan da nagusi, eta seigarren minutuan aurrea hartu du; Sandrok kontraerasoa gidatu, Rafa Mirren erdiraketa Sergio Herrera atezainak desbideratu du, eta Sandrok gola sartu du (0-1) aldaratzeaz baliatuta. Osasuna ezinean ibili da, eta ez du arriskurik sortu aurkariaren ate inguruan. Huescak, ordea, estutasunetan jarri du talde gorritxoa zenbait aldiz. Partidako 17. minutuan Roncagliak huts egin du Sergio Herrera atezainari pasea ematerakoan, eta Mirrek ez du gola sartu oso gutxigatik. Nafarroako taldeko jokalariek defentsan egin duten beste huts baten ostean, Rafa Mirrek bigarren gola sartzeko aukera izan du 35. minutuan; lehen errematea Andres Fernandez atezainak desbideratu du, eta aldaratzea kanpora bota du Huescako aurrelariak. Bi minutu beranduago, Sergio Herrerak Huescaren gola eragotzi du, Sandroren jaurtiketa desbideratuta.
Atsedenaldiaren ostean hobetu egin du Osasunak. Jagoba Arrasate entrenatzaileak Enric Gallego eta Moncayola zelairatu ditu Roberto Torresen eta Juan Cruzen ordez. Aldaketek eragina izan dute, eta gorritxoak abaguneak sortzen hasi dira: David Garciaren errematea kanpora joan da 47. minutuan, eta hiru minutu beranduago Huescako atezainak ondo erantzun die Budimirren eta Enric Gallegoren jaurtiketei. Ruben Garcia gola sartzetik gertu egon da 54. minutuan, baina erremate ikusgarria kanpora joan da gutxigatik.
Jaun eta jabe izan da Osasuna bigarren zatian eta ekinak saria jaso du 68. minutuan, David Garciaren golari esker (1-1); kornerra laburrean atera du talde gorritxoak, erdiraketa ona izan da, eta David Garciaren erremateak Andres Fernandez atezaina gainditu du.
Berdinketaren ostean, talde gorritxoak baloiaren jabe izaten jarraitu du, baina gehiago kosta zaio gol aukerak sortzea. Moncayolak errematea egin du 71. minutuan, baina Andres Fernandezek gelditu egin du. Azken txanpara oso nekatuta iritsi dira bi taldeak, ez dira gol gehiago sartzeko gai izan, eta puntu bana eskuratu dute.
Fitxa teknikoa:
1 – Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia (Nacho Vidal, 78. min), Unai Garcia, David Garcia, Juan Cruz (Moncayola, 45. min); Roberto Torres (Gallego, 45. min), Oier, Iñigo Perez, Jony (Kike Barja, 84. min); Ruben Garcia, Budimir (Adrian,78. min).
1 – Huesca: Andres Fernandez; Pedro Lopez, Insua, Siovas, Galan; Borja García, Mosquera, Mikel Rico (Juan Carlos Real, 86. min); Rafa Mir (Nwakali, 54. min), Sandro (Okazaki, 74. min), Ferreiro (Sergio Gomez, 86. min)
Golak: Sandro 0-1 (6. min), David Garcia 1-1 (58. min).
Epailea: Pizarro Gomez. Txartel horiak atera dizkie Iñigo Perez eta Budimir Osasunako jokalariei, baita Insua eta Pedro Lopez Huescako futbolariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Braulio Vazquezek Osasuna utzi du, eta Catak hartu du kirol zuzendaritza
Orain arteko kirol arduradun nagusiak, prouektu profesional berria hasiko du Valentzia taldean. Hori dela eta, talde valentziarrak bere etete-klausulari dagozkion 290.000 euroak ordainduko ditu.
Ruben Garcia: “Lehen minutuak kaotikoak izan dira"
Osasunako jokalariak Espanyolen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (0-2) Sadarren, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Autokritika egin du izan duten partida hasiera kaskarraz.
Bigarren porrota jarraian Osasunarentzat (0-2)
Nafarrek bi gol jaso dituzte lehen 20 minutuetan eta, saiatu diren arren, ez dute Espanyolen atea zulatzeko modurik aurkitu.
Ramis: “Osasuna Espanyolen aurka ausart ikustea espero dut"
Larunbatean, EA Sports Ligako 5. jardunaldian, Osasunak Espanyolen aurka jokatuko duen partidari begira, Luis Miguel Ramis gorritxoen entrenatzaileak esan du bere taldea ausarta izatea espero duela, eta Alavesen aurkakoan taldeari "oreka" falta izan zitzaiola onartu du.
Osasunak Huesca izango du aurkari Erreginaren Kopako bigarren kanporaketan
Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, Huescaren zelaian, irailaren 29tik urriaren 1era bitartean.
Moi Gomez Osasunako jokalariak lesioa du bizeps femoralean
Talde gorritxoak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den bajan. Erdilari gorritxoak minduta bukatu zuen Alavesen kontrako partida.
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Luis Miguel Ramis: “Partida parekatua izango dela uste dut"
Alavesek eta Osasunak igandean neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, oso derbi parekatuan. Bi taldeak defentsan sendotasuna erakutsita iritsiko dira hitzordu honetara, lehen hiru jardunaldietan gol bakarra jaso baitute. Gainera, Romain Del Castillok debuta egiteko aukera izango du, talde gorritxoarekin bat egin berritan.
Osasunak Rockson eta Del Castillo aurkeztu ditu, Sadarren
Nafarroako taldeak ondo ekin dio EA Sports Ligari; izan ere, jokoan izan diren aurreneko bederatzi puntuetatik, zazpi bereganatu ditu. Ostegunean, bi jokalari berri hauen aurkezpena egin du.
Osasunak Romain Del Castillo aurrelaria fitxatu du
Del Castillo, 30 urtekoa bera, Brest taldetik iritsi da Osasunara, alegia, Frantziako Ligatik. Nafarroako klubak milioi bat euro ordaindu du jokalaria fitxatzeko, baina, hainbat aldagai beteta, beste 450.000 euro ere ordain litzake. Futbolariak bi denboraldirako sinatu du, eta beste denboraldi batez luza dezake.