LaLigak Eguberrien aurreko hiru jardunaldien ordutegiak argitaratu ditu
Laligak Eguberrien aurreko hiru jardunaldien ordutegiak aditzera eman ditu; hau da, 13, 14 eta 15. jardunaldietakoak. 15.a aste barruan jokatuko dute,abenduaren 22an eta 23an, asteartea eta asteazkena.
13. jardunaldiko partiden artean, Valladolid-Osasuna ostiralean, abenduak 11, jokatuko da, 21:00etan, eta Reala-Eibar derbia, igandean, abenduak 13, 14:00etan.
14.a, berriz, abenduaren 18a eta 20a artean jokatuko da. Jardunaldi horretan, Athletic-Huesca ostiralean jokatuko da, 21:00etan, eta Eibar-Real Madril igandean, 21:00etan.
15. jardunaldia aste barruan izango da, abenduaren 22an eta 23an, eta hor aipagarria da Reala-Atletico Madril partida asteartean jokatuko dela, 20:30ean, eta Alaves-Eibar derbia, berriz, asteazkenean, 22:00etan.
Honako hauek dira hiru jardunaldietako partida guztien ordutegiak:


