21. JARDUNALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasuna Sadarren irabazi eta zaleekin batera ospatzeko irrikan dago

Gorritxoek 15. jardunaldian lortu zuten bere azken garaipena, Espanyolen aurka. Etxean, berriz, 12. jardunalditik ez dute irabazi, Alavesen kontrako norgehiagokatik, hain zuzen.
Osasuna
Osasuna. Argazkia: EFE

Osasunak golik gabe berdindu zuen Valladoliden aurka Sadarren jokatu zuen Santander Ligako 20. jardunaldiko partida. Talde gorritxoak puntu bat eskuratuta ekin zion bigarren itzuliari. Bihar Sadarren jokatuko du berriro, Levanteren kontra, hau da, nafarren beste aurkari zuzenaren kontra.

Valentziarrak hamabigarrenak dira sailkapenean eta gorritxoak hamairugarrenak, puntu bat gutxiagorekin. 

Jagoba Arrasateren jokalariek 15. jardunaldian lortu zuten bere azken garaipena, Espanyolen aurka. Etxean, berriz, ez dute 12. jardunalditik irabazi, Alavesen kontrako norgehiagokatik, hain zuzen.

Osasuna irrikitan dago Sadarren jokatzean duen segurtasuna berreskuratzeko, irabazteko eta zaleei merezi duten poza emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X