Jagoba Arrasatek kontratua berritu du Osasunarekin, 2022ra arte
Osasunak eta Jagoba Arrasatek akordioa itxi dute entrenatzaile bizkaitarraren kontratua berritzeko 2022ko ekainaren 30era arte. Aldi berean, epe muga berdinera arte berritu dute Bittor Alkiza bigarren entrenatzaileak eta Sergi Perez prestatzaile fisikoak.
Astearte honetan, Jagoba Arrasatek prentsaurrekoa eskainiko du Sadarren, Luis Sabalza Osasunako presidentearekin eta Braulio Vazquez kirol zuzendariarekin batera.
Jagoba Arrasate Elustondo (1978ko apirilaren 2a; Berriatua, Bizkaia) 2018ko ekainaren 20tik da Osasunako entrenatzailea. 516 egun karguan eman ondoren, taldea Lehen Mailara igotzea, Bigarren Mailako txapelketa irabaztea eta maila gorenean denboraldi hasiera aparta egitea lortu du. Ligan, etxean jarraian galdu gabeko neurketen marka apurtu du, 31 partidarekin; horietatik 27, Arrasate entrenatzaile karguan egon delarik. Gainera, Arrasate Osasunara heldu zenetik, taldeak jokoan izan dituen 165 puntuetatik , 106 eskuratu ditu.
Jokalari gisa Bigarren B Mailako eta Hirugarren Mailako euskal taldeetan jokatu ostean, Jagoba Arrasate bere herriko Berriatuko taldea entrenatzen hasi zen. Handik, Elgoibar taldera joan zen. Lortutako emaitzek Realaren ateak ireki zizkioten. Horrela, 2012-2013 denboraldian Phillippe Montanierren laguntzaile izan zen talde txri-urdinean. Hurrengo denboraldian (2013-2014) lehen taldeko entrenatzaile kargua hartu zuen, eta sasoi aparta osatu zuen. Iruñeko taldera heldu aurretik, hiru urtez izan zen Numantziako entrenatzailea.
Orain, Jagoba Arrasatek Osasuna zuzentzen jarraituko du, taldea Santander Ligan mantentzeko helburuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Alessio Lisci, Levanteren aurkako partidari buruz: “Irabazteko prestatu gara, ez dago b planik”
Osasunak Levanteren aurka jokatuko du bihar. Bi taldeek behar dute garaipena eta Liscik badaki partida “zaila eta psikologikoa izango dela”. “Aimar ondo dagoela” ere adierazi du, baina italiarrak ez du argi utzi zelaian ikusiko dugun edo ez. (Bideoa gazteleraz)
Moncayola: “Azken 10 minutuetan, partida kaosa izan da"
Osasunako jokalariak Bartzelonaren aurka jasandako porrotaz (1-2) hitz egin du, Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidan.
Osasunak aurpegia eman du Bartzelonaren aurka, baina porrota jaso du Sadarren (1-2)
Gorritxoek aurkariaren area mehatxatu dute, batez ere Budimirrekin, baina balantza Bartzelonaren alde erori da azken minutuetan.
Lisci: “Datorren taldea datorrela, beti naiz baikorra"
Osasunako entrenatzaileak Bartzelonaren aurka EA Sports Ligako 34. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du.
Victor Muñozek lesioa du soleoan eta aste batzuk bajan emango ditu
Sasoi onean zegoen hegalekoak ezkerreko hankako soleoan gihar-lesio bat dauka. Osasunak ez du zehaztu jokalariak zelaietatik kanpo zenbat emanen duen.
García de Haro: “Birtualki salbazioa ematen diguten hiru puntu dira"
Osasunako jokalariak berdinketaren gola sartu du Sevillaren aurka, eta horrek emaitza iraultzeko balio izan du (2-1), EA Sports Ligako 32. jardunaldian.
Catenak azken txanpan eman dio garaipena Osasunari Sevillaren aurka (2-1)
Sevillak aurrea hartu du Maupayren golarekin, baina Raul Garcia de Harok eta Catenak partida irauli dute Sadarri garaipena oparitzeko. Garaipenari esker, gorritxoek arnasa eman diote Alavesi mailari eusteko borrokan.
Lisci: “Biharkoa urteko partidarik garrantzitsuena da"
EA Sports Ligako 32. jardunaldian Sevillaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du Osasunako entrenatzaileak.
Aimar Oroz: “Lehenengo zatian, ez gara ongi sartu”
Osasunak galdu du San Mamesen jokatutako derbia, Athleticen aurka; partida amaituta, Aimar Orozek nabarmendu du igandean Sadarren izango den partida, Sevilla aurkari, oso garrantzitsua dela talde gorritxoarentzat.
Iker Muñoz: “Jokalari garrantzitsua izan nahi dut Osasunan”
Iker Muñoz Osasunako jokalariak 2030era arte luzatu du kontratua Osasunarekin, eta asteazken honetan prentsaurrekoa eman du erabakiarekin nola sentitzen den adierazteko.