Osasunak porrot mingarria jaso du azken minutuan
Osasunak 2-1 galdu du Cultural Leonesa taldearen aurka Leonen. Bigarren Mailako bigarren jardunaldiari dagokion partida izan da, eta gorritxoek puntu bakarra bildu dute lehen bi neurketetan.
Nafarroako taldeak hartu du aurrea markagailuan Roberto Torresek 15. minutuan sartutako golari esker (0-1). Bigarren zatian, ordea, maldan gora jarri zaio neurketa talde gorritxoari. Oier egotzia izan da 71. minutuan bigarren txartel horia ikusita eta 82. minutuan Izak neurketa berdindu du (1-1). Norgehiagokako 93. minutuan Rodrik sartu du garaipenaren gola (2-1).
Fitxa teknikoa:
2 - Cultural Leonesa: Palatsi; Bastos (Emi Buendía, min. 62), Gianni, Ivan Gonzalez (Julen Colinas, min. 80), Viti; Yeray, Señe; Iza, Guarrotxena, Aridai (Mario Ortiz, min. 62) ta Rodri.
1 - CA Osasuna: Herrera; Oier, Aridane, Unai Garcia, Clerc; Arzura, Fran Merida (David Garcia, min. 90) ; Sebas Coris (Mateo, min. 63), Torres, David Rodriguez (Lucas Torro, min. 72) eta Quique.
Golak: 0-1, min.16: Roberto Torres; 1-1, min. 82: Iza; 2-1, min. 93: Rodri Rios.
Epailea: Milla Alvendiz.
Milla Alvendiz.