Osasunak garaipena lortu du Eibarren aurka aurkezpen partidan
Osasunak garaipena lortu du Eibarren aurka (2-0) Sadarren bere aurkezpen partidan. Talde gorritxoa nagusi izan da, eta merezita irabazi du kaskar jokatu duen talde armaginaren kontra.
Lehen zatia erritmoarekin hasi da. Talde armagina nagusitu da lehen minutuetan eta abagune on bat izan du bigarren minutuan, baina ez du Osasunaren ate aurrean asmatu. Ondoren, talde gorritxoa egin da baloiaren jabe eta bi taldeei abaguneak sortzea asko kostatu zaie. Etxeko taldearen lehen abagunea 19. minutuan etorri da, baina David Rodriguez ez da De Las Cuevasen erdiraketa errematatzera iritsi. Pixkanaka, Osasuna egin da norgehiagokaren jaun eta jabe. Gorritxoen jokoak saria jaso du 36. minutuan David Rodriguzek sartutako golari esker (1-0). Jokalari gorritxoak bikain errematatu du hegaletik ateratako falta bat. Gola sartu ostean Osasunak bigarrena sartzeko abagunea izan du; Roberto Torresen jaurtiketa, ordea, oso gutxigatik kanpora joan da.
Bigarren zatiaren hasierak lehenegoaren antz handia izan du: Eibar nagusi eta armaginek izan dute lehen abagunea. Sergio Herrera atezainak talde gipuzkoarraren gola eragotzi du Kike Garciaren jaurtiketa desbideratuta. Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldea izan da baloiaren jabe bigarren zatian, baina kosta egin zaio gola sartzeko aukerak sortzea. Azken txanpan Osasunak aldaketa gehiago egin eta fisikoki hobeto egon da. Hau, erabakigarria izan da partidarako. Neurketa amaitu aurretik, 89. minutuan, Xiscok 2-0ekoa sartu du gorritxoen garaipena biribilduz. Fran Meridak falta atera, Miguel Diazek bigarren zutoinean baloia ukitu eta Osasunako aurrelariak sare barrura bidali du.
Zure interesekoa izan daiteke
Edin Terzic: “Talde askok sufritzen dute Camp Noun”
Athleticen entrenatzaile alemaniarrak Bartzelonaren partidaren aurkako atarian hitz egin du eta taldea nola iritsiko den aztertu du. Yuri, Vivian, Egiluz eta Prados gabe arituko dira Camp Noun.
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu, eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan, eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izango den arren, “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du “erronka bat” izango dela, baina duten “ahalmenean sinesten” dutela.
Sivera, berritzeari buruz: “Ez da erraza hain gustura egotea”
Antonio Sivera atezainak 2030. urtera arte luzatu Alavesekin duen kontratua. Gaur agerraldia egin du erabakiaz hitz egiteko.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.