Osasunak eta Sevilla Atleticok berdindu egin dute Sadarren
Osasunak eta Sevila Atleticok bana (1-1) berdindu dute Bigarren Mailako (Liga 1/2/3) lehen jardunaldiko partida. Neurketa, parekatua izan da, eta bi taldeek garaipena lortzeko abaguneak izan dituzte. David Rodriguezek sartu du 1-0ekoa Osasunarentzat, baina bi minutu beranduago Alex Muñozek banakoa (1-1) egin du.
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Sergio Herrera; Oier, Aridane, Unai Garcia, Clerc; Arzura, Fran Merida; David Rodriguez (Xisco, m.67), Roberto Torres, De las Cuevas (Sebas Coris, m.55); eta Quique.
1 - Sevilla Atletico: Caro; Carmona, Konyk, Alex Muñoz, Matos; Yan Eteki (Mena, m.84), Fede San Emeterio; Pozo (Aitor, m.62), Carlos Fernandez, Curro; eta Manu Gual (Aburjania, m.68).
Golak: 1-0, m.56: David Rodriguez. 1-1, m.58: Alex Muñoz.
58: Alex Muñoz.Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Napoliren aurka, Italian (2-1)
Italiako taldearen aldeko lehendabiziko gola Mateo Politanok sartu du, 27. minutuan. Atsedenalditik bueltan, 53. minutuan, Lorenzo Luccak bigarrena egin du. Osasunaren gol bakarra penaltiz iritsi da. Ante Budimirrek, 69. minutuan, bete-betean asmatu du hamaika metroetatik.
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich Cityri
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich City taldeari Colchesterren jokatutako lagunartekoan. Darlingek 58. minutuan eginiko gola iraultzeko gai izan dira gorritxoak. Aimar Orozek lehen minutuak izan ditu eta Arazurikoak bere maila erakutsi du bigarren zatian. Penaltiz egin dute banakoa gorritxoek. Garaipenaren gola, luzapenean, Asier Bonelek sartu du.
Raul Morok udako bigarren garaipena eman dio Osasunari (1-2)
Taldea sasoi ederrean dabil Liga hasierari begira, Ispwichen aurkako Ingalaterrako birako lehen lagunartekoan.
Osasunak Dubasin fitxatu du 2030era arte
Kataluniako jokalaria Sporting Gijon taldean jokatzen aritu da orain arte, eta Espainiako Lehen Mailarako aldaketa egingo du aurrerantzean, gorritxoen eskutik.
Osasunak garaipena lortu du Racingen aurka udako lehen lagunartekoan (2-0)
Luis Miguel Ramisen Osasuna abian da. Talde gorritxoak Racingen aurka jokatu du Mendigorrian, eta uda honetako lehen garaipena lortu du, 2-0 gailendu baita. Golegileak Raul Garcia de Haro (56. min) eta Iker Muñoz (87. min) izan dira.
Osambela: “Sentsazio onak izan ditugu hasieratik; lehiatzen hasteko gogoz gaude”
Osasunak tentsio handiarekin amaitu zuen aurreko denboraldia. Asier Osambelak azaldu duenez, Luis Miguel Ramisek argi dauzka ideiak eta horiek taldeari transmititzeko lanean dihardute. Nafarrak uste du “bide onean” dabiltzala eta horrela jarraituz gero gauzak ondo aterako direla.
Ramisen agindupean ekin dio Osasunak lanari
Osasuna ere jarri da martxan denboraldi berriari begira. Osasun azterketak burutu ondoren, lehen lan saioa egin dute Taxoaren. Lan saio arina izan da, Luis Miguel Ramis entrenatzaile berria, pixkanaka, jokalariak ezagutzen joateko. Sanferminak izan arren, hainbat zale gerturatu dira.
Osasunak mediku azterketak egiten jarraitzen du, eta ostiralean egingo du lehen entrenamendua
Luis Miguel Ramisek ostiralean zuzenduko du, Taxoaren, lehenengo lan saioa, Osasunako futbolarien azterketa medikuak amaituta.
Osasunako jokalariek osasun azterketak pasa dituzte
Osasunak uztailaren 10ean hasiko du Luis Miguel Ramisen aroa aurre denboraldiarekin. Baina aurretik azterketa medikuak pasazeko txanda izaten da eta gaur hasi dira jokalari gorritxo batzuk prozesu horrekin.
Javi Galanek agur esan dio Osasunari eta Celtan jarraituko du bere ibilbide profesionala
Talde gorritxoak ez du Extremadurako atzelariaren kontratua luzatuko eta klubean egindako sei hilabeteko etapari amaiera emango dio horrela.