Eibarrek porrota jaso du Andorran (2-0)
Eibarrek denboraldiko bigarren porrota jaso du Andorran galdu ostean. Etxekoak nagusi izan dira jokoan eta lehenengo zatian Sergio Molinak eta bigarrenean Hector Hevelek lortutako golak eman diote garaipena Eder Sarabiak zuzentzen duen taldeari.
Norgehiagokaren hasierako minutuetatik etxeko taldeak, Eibarrek baino arrisku gehiago eraman du aurkariaren atera. Aketxek 34. minutuan egindako jaurtiketa izan da armaginen abagunerik argiena eta ia bakarra lehen 45 minutuetan.
Eder Sarabiak zuzentzen duen taldeak, aldiz, aukera nabarmenak izan ditu markagailuan aurreratzeko. Eibarreko defentsak ezin izan du Andorrak hegaletatik sortzen zituen jokaldiak gelditu. Hain zuzen ere, ezker hegaletik iritsi da 21. minutuan partidako lehenengo gola; Sergio Molinak area barnetik egindako eskuinkada gurutzatua ezin izan du Yoelek gelditu (1-0).
Eibarrek ez dio ondo ekin bigarren zatiari eta German Valerak abagune garbia izan du etxekoen bigarren gola sartzeko 46.minutuan. Garitanok zuzendutako taldeak gol beharra zuen punturen bat lortzeko, baina jokoaren kontrola hartu ezinik egon da. Javi Muñoz eta Blanco Leschuken jaurteketetatik kanpo, armaginek ezin izan dute Andorra estutu.
Etxeko taldeak aukerak izan ditu errenta handitzeko eta norgehiagoka 1 eta 0 bukatuko zela zirudienean, Hector Hevelek ezkerkada apartarekin bigarrena egin du area kanpotik (2-0); baloia sarera joan da langa miazkatuz.
Porrot honekin Eibar 10 punturekin geratzen da eta oraindik ezin izan ditu bi garaipen kateatu aurtengo denboraldian. Partida galtzeaz aparte, Juan Berrocal atzelariaren lesioaren albiste txarra utzi du partidak Eibarrentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.
Nerea Sanchez, Eibarko jokalari berria
Talde armaginak 2028ra arteko kontratua sinatu du erdilariarekin.