F Liga

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galduta

Lehoiak azken unera arte saiatu ziren, baina ate aurrean ez zuten asmatu.

Tenerife-Athletic, F Liga

Tenerife seigarren jarri da F Ligako sailkapen nagusian, Athleticen atzetik, puntu bakarrera

Athletic esku hutsik itzuli da Tenerifetik, astelehen honetan 2-0 galdu ostean, F Ligako bederatzigarren jardunaldian. 

Bi taldeei kosta egin zitzaien neurketari martxa hartzea, ez baitziren gai izan lehen zatian inolako gol-aukerarik sortzeko. Lehoiak izan ziren nagusi lehen 45 minutuetan, baina ez zuten arriskurik eragin. 

Tenerifek, bere aldetik, parada bakarra izan zuen, 14. minutuan, Charlotten eskutik; jaurtiketa, ordea, bidean geratu zen. Baloia area barruan geratu zen, eta Natalia Padilla saiatu zen iristen, baina hark ere ez zuen asmatu. 

Bigarren zatian, etxekoak kementsuago zelairatu ziren. Hala, markagailuan aurreratu ziren, Padillak buruz egindako erremateari esker (1-0). Golak indar gehiago eman zien txuri-urdinei, baina Athleticek berdinketa lortzeko aukera izan zuen 58. minutuan: Ane Camposek aldaratze bat baliatu zuen Teneriferen area barruan, eta bakar-bakarrik geratu zen arren, langa jo zuen jaurtiketak.

88. minutuan, Gramagliak 2-0ekoa sartu zuen, Teneriferi etxean beste garaipen bat emanez. 

Fitxa teknikoa

2. Costa Adeje Tenerife: Nay Caceres; Zaremba, Cinta Rodriguez, Elba Verges, Patricia Gavira, Violeta Quiles (Koko Ange 79. m); Ari Mingueza (Henar 64. m), Noelia Salazar, Zamanian (Koko Ange 79. m); Carlota (Gramaglia 64.m) eta Natalia Padilla (Marina Marti 84.m).

0. Athletic : Adriana Nanclares; Amaia (Ortega 60. m), Maddi, Eider Arana, Nerea Benito (Vilariño 73. m); Elexpuru, Valero (Jone Amezaga 73. m), Gurtubay (Zugasti 90. m), Agote; Pinedo eta Ane Campos (Azcona 60. m).

Golak: 1-0, 50. m: Padilla; 2-0, 88. m: Gramaglia.

Epailea: Elisabeth Calvo (Madrilgo Lurralde Batzordea). Txartel horiak: Violeta Quiles (42. m) eta Henar Muiña (79. m); Amaia (53. m), Valero (74. m).

Gorabeherak: Heliodoro Rodriuez Lopez estadioan jokatutako F Ligako bederatzigarren jardunaldiko partida, 2.143 ikusleren aurrean.

Publizitatea
X
Publizitatea
X