Regok 2030era arte luzatu du kontratua Athleticekin
23 urteko jokalariak iazko abuztuan egin zuen debuta lehen taldearekin, eta 41 partida ofizial jokatu ditu ordutik.
Rego, Jon Uriarte Athleticeko presidentearekin. Argazkia: Athletic.
Alejandro Rego Athleticeko harrobiko erdilariak 2030eko ekainaren 30era arte luzatu du zuri-gorriekin duen kontratua, klubak berak larunbat honetan jakitera emandakoern arabera.
Regok 23 urte ditu, eta iazko abuztuan egin zuen debuta lehen taldearekin. 41 partida ofizial jokatu ditu ordutik, horietatik 8 Txapeldunen Ligan. Rego izan da Bilboko taldean lehen faseko partida guztiak jokatu dituen jokalari bakarra.
"Aurreko denboraldietan Lezaman sortutako itxaropenak berretsi dituen jokalaria da, 40 partida baino gehiago jokatu baititu elitean aritu den lehen urtean. Erdilari izateko baldintzak eta potentziala ditu, eta zaila da horrelako jokalari bat aurkitzea", nabarmendu du kontratua sinatu ondoren Mikel Gonzalez Athleticeko futbol zuzendariak.
Regoren kontratua berrituta, eta ostiralean Yuri Berchicherena 2027ra arte luzatu ostean, kontratua ekainaren 30ean amaitzen zuten zuri-gorri guztiek argitu dute euren etorkizuna.