ARO BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oscar de Marcos Athleticen talde teknikoan izango da, Edin Terzicek berak eskatuta

Guardiako futbolaria izan zen 573 partida jokatu zituen 2009 eta 2025 bitartean talde zuri-gorriarekin. Bilboko klubak orain zabaldu duenez, lan bikoitza izango du Lezaman: “jokalariak garatzea eta aldagelarekin konektatzea”.

Oscar de Marcos (Athletic)

Oscar de Marcos, Athleticeko futbolari bezala jokatu zuen azken partidan. Argazkia: Europa Press.

Oscar de Marcos Edin Terzic alemaniarrak zuzentzen duen Athleticen talde teknikoan izango da, Terzicek berak eskatuta, Bilboko klubak gaur bertan iragarri duenez. Guardiako futbolariak 573 partida jokatu zituen 2009tik 2025era bitartean talde zuri-gorriarekin. Bilboko klubak orain zabaldu duenez, lan bikoitza izango du Lezaman: “jokalariak garatzea eta aldagelarekin konektatzea”.

De Marcos, Terzicen iritziz, “teknikari laguntzaile egokia” izango da, “bai jokalarien banakako eta taldeko garapenerako, bai taldearekiko egokitzapen eta konexio prozesuan”, Athleticen arabera.

Halaber, Athleticek iragarri du beste bi teknikari iritsiko direla klubera: Sebastian Geppert eta Peter Gaydarov. Geppert analisien arduradun izango da; Borussia Dortmunden aritu zenean, Terzicen konfiantza osoa izan zuen. Gaydarov, ordea, Bayern Munichen harrobian ibilitakoa da, eta “entrenamenduen arduraduna eta jokalariek Lezaman izango duten trantsizioaren arduraduna” izango da. 

Zuri-gorriak uztailaren 6an bueltatuko dira lanera, Lezaman, ohikoak izaten diren azterketa medikoak eta fisikoak egitea helburu, eta hilaren 8an egingo dute lehen entrenamendua.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X