Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Jon Uriarte, Athleticen presidentea, eta Elene Guturbay, kontratua berritu ondoren. Argazkia: Athletic Club.
Elene Guturbayk eta Athleticek akordioa lortu dute erdilariaren kontratua 2029ra arte luzatzeko. Deustuko jokalariak 18 urte ditu eta 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen duela gutxi, Espainiako selekzioarekin, Bosnian.
Jokalari gaztearen ibilbidea ez da oharkabean pasatu. Gurutbayk 2025eko abenduaren 7an egin zuen debuta lehen taldearekin. Ordutik, 21 partida ofizial jokatu ditu, eta horietan gol bat sartu du. Elitean jokatu duen lehen denboraldian F Ligako 18 partidatan hartu du parte, Erreginaren bi kopatan eta Superkopa batean jokatu zuen.
Hori gutxi balitz, lehen taldean sarri ibili da, eta Deustuko jokalariak zuri-gorrien biarren taldeak Lehen RFEF kategoriara igotzen lagundu zuen, zortzi partida jokatu eta bi gol sartu baitzituen.
Klubsk adierazi duenez, "nazioartean, Gurtubayk etorkizun handiko futbolari gisa sendotzen jarraitzen du. Uda honetan, bigarren urtez jarraian, 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin, eta zeregin garrantzitsua izan du".
Elene Guturbayk, bere aldetik, hurrengoa adierazi du, akordia sinatu ondoren: "Aurrerapauso bat da nire kirol-ibilbidean, eta oso eskertuta nago konfiantzagatik; gainera, oso pozik nago proiektu handi honetan jarraitzeagatik. Nire bizitzako kluba da, eta oso harro nago klub hau ordezkatu ahal izateaz, eta oso berezia da kamiseta hau janzteko aukera izatea".
Zure interesekoa izan daiteke
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.