Athleticek galdu egin du Deportivoren aurka etxean (0-1)
Athleticek 0-1 galdu du Deportivoren aurka Lezaman jokatu duen partida. Galiziako taldearen gola Ainhoa Marinek sartu du. Talde zuri-gorriak 8. postuan jarraitzen du F Moeve Ligako sailkapenean, 38 punturekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: “Europarako beste postu bat dago, eta guretzat pizgarri handia da"
Athletic Clubeko entrenatzaileak Valentziaren aurka San Mamesen jokatuko duten EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
Yeray Alvarez: “Nire ibilbidea Athleticen amaitzea da nire ametsa”
Yeray Alvarezek kontratua berritu du Athleticekin 2028ra arte. Atzelaria oso pozik agertu da akordioarekin eta "jokatzen jarraitzeko inoiz baino gogo handiagoarekin". Prentsaurrekoan, jokatu ezinda eman dituen 10 hilabeteei buruz eta Edin Terzic entrenatzaile berriari buruz ere hitz egin du. (Bideoa gazteleraz)
Yerayk 2028ra arte luzatu du kontratua Athleticekin
Barakaldoko erdiko atzelariak bi denboraldiz gehiagoz sinatu du, kontratua hiru urte arte luzatzeko aukerarekin. "Bi aldeek nahi dutenean, dena oso erraza da. Oso pozik nago kontratua berritzearekin eta beti errepikatuko dut nire ametsa nire ibilbidea hemen amaitzea dela", azpimarratu du Yerayk.
Edin Terzić egokia al da Athleticen entrenatzaile izateko?
Mendeneko entrenatzailea, San Mamesko aulkiko maizter berria eta Ernesto Valverderen ordezkoa, Athleticen historiako bigarren entrenatzaile alemaniarra izango da Jupp Heynckesen atzetik. Terzićek aita bosniarra eta ama kroaziarra ditu, eta Dortmunden Kloppen oinordekotzat hartzen dute.
Edin Terzić izango da Athleticen entrenatzailea datozen bi denboraldietan
Talde zuri-gorriak X kontuan argitaratutako ohar baten bidez eman du entrenatzaile alemaniarraren fitxaketaren berri. Mendeneko entrenatzailea Athleticen historiako bigarren entrenatzaile alemaniarra izango da Jupp Heynckesen atzetik. Alemaniarra da, baina aita bosniarra eta ama kroaziarra ditu.
Ernesto Valverde: “Lasaitu handia hartu dugu, inork ez daki zer sufritzen den hor behean"
Ernesto Valverdek 500 partida bete ditu Athleticen aulkian, Alavesen aurka irabazi eta Athleticek Lehen Mailan jarraitzea ziurtatu duen egunean. Entrenatzaile zuri-gorriak lortu du. Zuri-gorrien entrenatzaileak jokalari eta teknikarien "sufrimendua" azpimarratu du.
Oihan Sancet: “Bagenekien partida hau irabazi behar genuela goian egoteko”
Oihan Sancet Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidan bere taldea Alavesen aurka 2-4 gailendu ostean.
Athleticek garaipena erdietsi du Badalonan (0-1)
Athleticek 0-1 garaitu du Badalona Women, Ane Azkonak sartutako golari esker. Horrela, zuri-gorriek aurrea hartu diote Kataluniako taldeari F Moeve Ligako sailkapenean, eta 8. postuan kokatu dira.
Valverde: “Indar handiarekin ikusten dut Alaves"
Athleticeko entrenatzailearen arabera, larunbatean Mendizorrotzan jokatuko den derbian asko dago jokoan. Horren ustez, bere taldeak garaipena lortzen badu, oso aukera polita izango du goiko postuetan finkatzeko, baina talde indartsua eta arriskutsua izango dute aurrean, eta oso une onean dagoen aurrelari bat: Toni Martinez.