Athletic, berriz ere bajaz josita, play-offaren bila San Mamesen babespean
Asteazken honetarako bederatzi baja izango dira, Dani Vivian deialditik kanpo geratu baita azkenean. Sporting Portugalek play-offetarako sailkapena ziurtatuta dauka, baina final-zortzirenetara zuzenean igarotzeko aukerekin iritsiko da San Mamesera.
Gorosabel, zale zuri-gorriei elastiko bat oparitzen, joan den astean Bergamon (Italia). Argazkia: EFE
Athleticek, berriz ere bajaz josita, Txapeldunen Ligako Fasea itxiko du final-zortzirenen atariko play-offaren bila, Sporting Portugalen aurka, San Mamesen babespean.
Bilbon, norgehiagokak 2012ko Europa Ligako finalerdia gogora ekarri du. Talde zuri-gorriak Jose Alvaladeko joaneko partidatik ekarritako 2-1ekoa irauli zuen Katedralean, eta txapelketako finalean sartu zen, Fernando Llorenteren 3-1eko azken golari esker, arauzko denbora ia beteta zegoenean.
Athletic bizirik iritsiko da azken jardunaldira joan den astean Bergamon Atalantari 2-3 irabazi ondoren, Italiako taldeak zuri-gorriak ordubetez mendean izan ondoren.
Ernesto Valverderen taldea aukera horretaz baliatzen saiatuko da ligari begirik kendu gabe; izan ere, Sevillan porrota jaso eta estualdian sartu ziren, sailkapeneko bigarren zatira erori eta jaitsiera hiru puntura gerturatu baitziren.
Biltzeko zituen 15 puntuetatik bakarra bildu izanaren eta lehoiak egiten ari diren denboraldi eskasaren arrazoietako bat, baina ez bakarra, jasaten ari diren lesio eta baja kopuru handia da.
Asteazken honetarako bederatzi baja izango dira, Dani Vivian deialditik kanpo geratu baita azkenean. Aldez aurretik, Ernesto Valverdek aurreratu du Nico Williams eta Aymeric Laporte ez direla jokatzeko moduan izango. Vivianek gainkarga du ezkerreko hankako giharretan.
Baja guztietatik, zazpi lesioagatik dira, eta bi, zigorragatik. Mikel Jauregizarrek Italian hirugarren txartel horia ikusi zuen, eta ezin izango du jokatu.
Sporting, bestalde, play-offetara sailkatzea ziurtatuta duela iritsiko da San Mamesera, baina Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara zuzenean igarotzeko aukerekin.
Ondorioz, Athleticek oso motibatuta helduko den Sportingen aurka neurtuko ditu indarrak. Joan den jardunaldian Txapeldunen Ligako egungo txapelduna, Paris Saint-Germain (2-1), mendean hartu zuten sportingdarrek. Luis Suarez aurrelari kolonbiarrak bi gol egin zizkion Luis Enriquren taldeari, eta iragan asteburuan Portugalgo ligan etxetik kanpo beste bi gol sartu zizkion Aroucari (1-2).
Almeria, Granada eta Zaragozako jokalari ohiak bere ibilbideko unerik onena bizi du Sportingen. Elastiko berde eta zuriarekin jokatutako 34 norgehiagoketan 24 gol sartu ditu.
Rui Silva Betisen atezain ohiaren eskarmentua, Maxi Araujo uruguaitarraren desorekarako gaitasuna eta Francisco Trincao Bartzelonako jokalari ohia Rui Borgesek zuzentzen duen taldearen beste baliabide aipagarriak dira.
Balizko hamaikakoak:
Athletic: Unai Simon: Gorosabel, Lekue, Paredes, Yuri; Galarreta, Vesga; Robert Navarro, Sancet, Berenguer; eta Guruzeta.
Sporting Clube de Portugal: Silva; Fresneda, Reis, Inacio, Mangas; Hjulmand, Simque; Catamo, Trincao, Araujo; eta Suarez.
Epailea: Felix Zwayer (Alemania).
Ordua: 21:00
Futbol-zelaia: San Mames.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñigo Lekue: "42 puntu lortzea da epe laburrean dugun helburua"
Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa eskaini du, taldearen egoera, etorkizuna eta denboraldi honetako helburuak aztertzeko.
Iñaki Williams, Ghanako deialdian, Munduko Txapelketaren aurreko azken zerrendan
Talde afrikarrak Austria bisitatuko du, Vienan, datorren ostiralean, hilak 27, eta Alemania, Stuttgarten, astelehenean, hilak 30.
Athleticek markagailua irauli eta Madril CFF garaitu du (4-1)
Athleticek hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu, Lezaman Madril CFF taldea 4-1 menderatuta. Bisitariek hartu dute aurera markagailkuan, Angela Sosak erdietsitako gol olinpiko baten bidez; alabaina, zuri-gorriek, emaitza irauli dute Sara Ortega, Jone Amezaga, Leire Baños eta Ane Azkonaren golei esker.
Sancet: "Ezin gara hain behera etorri aurkako bigarren gol baten ostean"
Athleticek 3-0 galdu du Gironaren aurka larunbat honetan, Montilivin jokatu den EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partida. Gironaren bigarren gola jaso ostean, partida hautsi egin da, eta porrot horrekin Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.
Ruiz de Galarreta: "Hiru puntuak bai ala bai lortu behar ditugu geldialdiaren aurretik"
Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. Horrez gain, Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.
Europako postuak urrutiago ditu Athleticek Gironaren aurka galdu ostean (3-0)
Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. 35 punturekin, Europako postuak urrutiago ditu orain talde zuri-gorriak.
Valverde: "Bihar aurrerapauso bat emateko aukera paregabea dugu"
Athleticeko entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Gironaren aurka jokatuko duten partidaz aritu da. Horren arabera, Gironari etxean irabaztea zaila izango da, baina proba hori gainditzea dute helburu.
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Athleticek onera egin du, baina ez da nahikoa izan Bartzelona garaitzeko (0-1)
Zuri-gorriek dena eman dute zelaian, eta beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da jokoan, baina, hala ere, ezin izan dute Ligako liderra garaitu.