Europako postuak urrutiago ditu Athleticek Gironaren aurka galdu ostean (3-0)
Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. 35 punturekin, Europako postuak urrutiago ditu orain talde zuri-gorriak.
Athleticek 3-0 galdu du Gironaren aurka larunbat honetan, Montilivin jokatu den EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partida. Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. Atsedenaldiaren ostean, zuri-gorriak saiatu dira partidari buelta ematen, baina ez dute aukerarik izan. Gironaren bigarren gola jaso ostean, partida hautsi egin da, eta porrot horrekin Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.
Athleticek eta Gironak Montilivin jokatu duten partidaren lehen zatia modurik txarrenean hasi da zuri-gorrientzat, 4. minutuan jaso baitu Valverderen taldeak 1-0ekoa, Gironak eskuin hegaletik egindako jokaldi batean. Hugo Rinconek jaurtiketa gurutzatu indartsua egin du, Viktor Tsygankoven asistentzia bat jaso eta gero. Golak agerian utzi ditu, berriz ere, Athleticek lehen minutuetan defentsan izan dituen arazoak.
Gola jaso ostean, Athletic erreakzionatzen saiatu da, baina etxekoen arean arriskua sortzeko zailtasun handiak izan ditu. Hurbilketa batzuk egin dituen arren, ez du Paulo Gazzaniga atezaina gehiegi urduritzea lortu.
39. minutuan, etxeko taldea bigarren gola egitetik gertu egon da, Vladyslav Vanatek jaurtiketa eginda, baina Unai Simonek geldiketa bikaina egin du 1-0ekoari eusteko.
Azkenean, Athletic markagailua kontra zuela joan da atsedenaldira (1-0).
Bigarren zatian, Valverdek Areso eta Guruzeta zelairatu ditu Gorosabel eta Navarroren ordez.
Hasi eta berehala, talde zuri-gorriak berdinketa lortzeko abagune argia izan du. Aymeric Laportek errematea egin du, baina defentsak jaurtiketa blokeatu du. Guruzetari baloia ondora erori zaio, baina aurrelariak erremate eskasa egin du, Gazzanigaren eskuetara bidaliz.
Athletic gola egiten saiatu da, baina 62. minutuan etxekoen atezaina agertu da berriro, Laportek area barruan egindako jaurtiketa geldiarazteko. 67.ean, Mikel Jauregizarren erdiraketa bikaina buruz errematatu du Guruzetak, baina atezainak erantzun bikaina eman dio beste behin.
78. minutuan, zorigaiztoko jokaldi batean, Azzedine Ounahik Unai Simonen aldaratze bat aprobetxatu du, Claudio Echeverrik huts egin eta gero, 2-0ekoa sartzeko.
Tsygankovek 3-0ekoa barkatu du, baina azkenean Echeverrik lortu du 92. minutuan, kontraeraso batean, aurkaria entregatuta zegoenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Peio Canales: “Orain beste jokalari bat bueltatzen da Athleticera”
Peio Canalesek onartzen du urte bikaina eman duela Racingen utzita, eta bertan asko hazi dela. Athleticen garrantzitsua izan nahi du Terzicen aginduetara, berarekin zelaian egin behar duenaren inguruan hainbat elkarrizketa izan baititu. Taldearen helburua oso argia da: goiko postuetan egotea.
Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Athleticek Racing hartu du mendean, Laredon, denboraldiaurreko bosgarren neurketan (0-3)
Gorka Guruzetak Athletic aurreratu du markagailuan, lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Oihan Sancetek egin du zuri-gorrien bigarren gola, eta hirugarrena Johanekok sartu du azken minutuetan. Horrela, Edin Terzicen taldeak porrotik gabe jarraitzen du denboraldiaurrean.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Athleticek Sestao River hartu du mendean, denboraldiaurreko hirugarren neurketan (0-2)
4.000 bat zalek harmailak bete dituzte. Edin Terzicen taldeak garaipena lortu du Gorka Guruzetaren eta Oihan Sanceten golei esker. Zuri-gorriek hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Zamudion, Eibarren kontra.
Athleticek gol festaz gozatu du Leioan (0-11)
Athleticek 0-11 irabazi du Leioaren aurka larunbat honetan Jose Ignazio Azkueta zelaian jokatutako lagunartekoa. Golegileak Guruzeta (3), Djalo (2), Navarro (2), Berenguer eta Hierro (2) izan dira. Gainera, etxekoen defentsak gol bat sartu du bere atean. Ikusi hemen partidako gol guztiak.
Vivian eta Maroan Athleticen denboraldiaurreko baja zerrendan sartu dira
Atzelariak “lesioa du eskuin hankako aduktore luzean", eta aurrelariak, berriz, "lesioa du ezker belauneko artikulazio tibioperoneoan", klubak jakinarazi duenez.