Athleticek onera egin du, baina ez da nahikoa izan Bartzelona garaitzeko (0-1)
Zuri-gorriek dena eman dute zelaian, eta beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da jokoan, baina, hala ere, ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Athleticek 0-1 galdu du Bartzelonaren aurka larunbat honetan San Mamesen jokatu duten EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriek dena eman dute zelaian, eta beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da partidan, baina, hala ere, ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Jokoa hasi eta ia jarraian, Bartzelona bere atean gola sartzeko zorian egon da, Eric Garcia baloia gelditzera joan eta langara bidali duenean. Handik gutxira, Iñakik erdiraketa bikaina jaso du, baina ez du asmatu buruarekin jotzeko orduan, eta aukera paregabea galdu du.
10 minutu geroago, Unai Gomezek kolpe gogorra jaso du belaunean, eta zelaia utzi behar izan du, min hartuta. Robert Navarro irten da haren ordez.
Athleticek ondo irakurri du aurkariaren jokoa, eta sendotasuna erakutsi du defentsan, atzean bilduta aurkari trebeenen jokoa moztu eta kontraerasoan abiadura bilatzeko. Hala, intentsitate berarekin jarraitu du, baina arriskurik sortu gabe.
Minutu horietan, Selton Sanchezek izan ditu aukera argienak: lehenengoan ,jokoz kanpo zegoen, eta bigarrenean, Joan Garcia atezaina adi ibili da gol aukera zapuzteko. Iñakik eta Navarrok ere aukera bana izan dute gola sartzeko, baina jokoz kanpo egon dira biak.
Bigarren zatian, Athleticek erasoaren aldeko apustua egin du, presioa goian mantenduz, eta zailtasunak sortu dizkio Bartzelonari. Etxekoen aukerarik argiena 55. minutuan heldu da, Sanceten jaurtiketa batekin, baina atezainak erraz harrapatu du baloia. Iñakik izan du jaurtiketa hanka artean zenbait aldiz, baina beti izan du atzelari bat alboan oztopatzeko.
Athleticek ondo eutsi dio defentsan, batez ere Vivianen lan onagatik, baina ordua igarota, Lamine Yamalek baloia gurutzatu du eskuin hegaletik eta gol ikusgarria sartu du bigarren zutoinetik; Unai Simonek ez du ezer egiterik izan baloia desbideratzeko (0-1).
Valverdek Vesga, Sancet, Guruzeta eta Eder Garcia zelairatu ditu, markagailuari buelta emateko freskotasuna bilatuz. Dena emanda saiatu dira zuri-gorriak gola bilatzen, baina ezinezkoa izan da. Lamineren gola erabakigarria izan da, eta Athletic punturik gabe geratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.