Iparra galduta jarraitzen du Athleticek Ligan (2-1)
Navarrok aurretik jarri ditu zuri-gorriak, baina Pequek eta Akorrek buelta eman diote markagailuari, eta Sevilla nagusitu da azkenean.
Athleticek 2-1 galdu du Sevillaren aurka larunbat honetan Sanchez Pizjuanen jokatu den EA Sports Ligako 21. jardunaldiko partida. Navarrok aurretik jarri ditu zuri-gorriak, baina Pequek eta Akorrek buelta eman diote partidari, eta punturik gabe utzi dute euskal taldea.
Txapeldunen Ligan lortutako garaipenaren bultzadarekin hasi dute partida zuri-gorriek, aurkaria goian presionatuz eta erasora joz. Hala ere, lehen sustoak etxeko taldeak eman ditu. Akor bakar-bakarrik geratu da Simonen aurrean, baina atezaina bikain aritu da gola saihesteko. Handik gutxira, Agomeren burukada bat ere gelditu behar izan du.
Bestalde, Athleticek gola sartzeko aukera paregabea izan du. Vlachodimos gaizki atera da atetik, eta baloiak Galarretaren oinetan bukatu du. Atea hutsik zegoela ikusita, urrutitik jaurti du, baina baloia kanpora joan zaio, eta aukera paregabea alferrik galdu du horrela.
Gudeljek gola sartu du Sevillaren aldeko falta batean, baina, VARean berrikusi ondoren, epaileak baliorik gabe utzi du, Paredesi falta egin baitio.
Lehen zatiko azken minutuetan, Athleticek markagailua irekitzea lortu du. Jauregizarrek eta Yurik hasi dute jokaldia, erdiraketa Izetak errematatu du, eta, atezainak atzamarrekin baloia atera ondoren, Navarrok sare barrura bidali du baloia (0-1).
Hala ere, gutxi iraun die pozak lehoiei; izan ere, hurrengo minutuan, Sevillak baloia lapurtu du, laster batean areara heldu da eta Pequek berdinketa jarri du markagailuan (1-1).
Bigarren zatia hastearekin batera, egoerak okerrera egin du Athleticentzat. Yurik eskuarekin eman dio baloiari area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du. Akorrek 2-1ekoa jarri du markagailuan, hamaika metroko puntutik gola eginda.
Hortik aurrera, zuri-gorriei kosta egin zaie jokaldiak lotzea. Pixkana aurkariaren aterantz heltzen joan dira, baina zehaztasuna falta izan zaie azken metroetan, eta gertuago egon da etxekoen gola bisitariena baino.
Hala, Athleticek ez du punturik eskuratu Sevillan, eta sentsazio txarrak izaten jarraitzen du Ligan.
Zure interesekoa izan daiteke
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Peio Canales: “Orain beste jokalari bat bueltatzen da Athleticera”
Peio Canalesek onartzen du urte bikaina eman duela Racingen utzita, eta bertan asko hazi dela. Athleticen garrantzitsua izan nahi du Terzicen aginduetara, berarekin zelaian egin behar duenaren inguruan hainbat elkarrizketa izan baititu. Taldearen helburua oso argia da: goiko postuetan egotea.
Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Athleticek Racing hartu du mendean, Laredon, denboraldiaurreko bosgarren neurketan (0-3)
Gorka Guruzetak Athletic aurreratu du markagailuan, lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Oihan Sancetek egin du zuri-gorrien bigarren gola, eta hirugarrena Johanekok sartu du azken minutuetan. Horrela, Edin Terzicen taldeak porrotik gabe jarraitzen du denboraldiaurrean.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Athleticek Sestao River hartu du mendean, denboraldiaurreko hirugarren neurketan (0-2)
4.000 bat zalek harmailak bete dituzte. Edin Terzicen taldeak garaipena lortu du Gorka Guruzetaren eta Oihan Sanceten golei esker. Zuri-gorriek hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Zamudion, Eibarren kontra.
Athleticek gol festaz gozatu du Leioan (0-11)
Athleticek 0-11 irabazi du Leioaren aurka larunbat honetan Jose Ignazio Azkueta zelaian jokatutako lagunartekoa. Golegileak Guruzeta (3), Djalo (2), Navarro (2), Berenguer eta Hierro (2) izan dira. Gainera, etxekoen defentsak gol bat sartu du bere atean. Ikusi hemen partidako gol guztiak.
Vivian eta Maroan Athleticen denboraldiaurreko baja zerrendan sartu dira
Atzelariak “lesioa du eskuin hankako aduktore luzean", eta aurrelariak, berriz, "lesioa du ezker belauneko artikulazio tibioperoneoan", klubak jakinarazi duenez.