Athleticen aukerak Txapeldunen Ligako azken jardunaldian
Valverderen taldeak garaipena behar du sailkatzeko, baina kontuan izan behar du taldeen gol kopurua. Hala ere, lehoiei berdinketak ere balio diezaieke, baina besteen emaitzen mende utziko lituzke.
Athleticeko jokalariak, pozik, Bergamon, iragan astean, Atalanta garaitu ostean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Athletic Txapeldunen Ligako azken jardunaldira play-offetan sartzeko aukerekin iritsi da, baina kanporaketa horretan zelaia bere alde izateko batere aukerarik gabe. Asteazken honetan, Txapeldunen Ligako multzo faseko zortzigarren eta azken jardunaldia jokatuko da, eta norgehiagoka guztiak 21:00etan hasiko dira.
Vila-realek ez du ezer jokoan Alemaniako Bayer Leverkusenen aurka BayArenan, baina, garaituz gero, txapelketari zapore onarekin agur esateaz eta azken postua saihesteaz gain, Bizkaiko taldeari mesede egin diezaioke.
Lehoiak kontinenteko txapelketa nagusian bizirik jarraitzeko borrokan dabiltza, iragan astean Bergamon Atalantari irabazi ostean (2-3). Emaitza horrek 8 punturekin utzi ditu sailkapeneko 23. postuan.
Orain, San Mamesen eta Lisboako Sportingen aurka, Athleticek irabazi egin behar du kanporaketetan parte hartu nahi badu. Gainera, kontuan izan behar du taldeen gol kopurua eta batezbestekoa, gaur egun -4 dabil, baina aurrean dituen talde guztiek irabazi beharko lukete.
Ernesto Valverderen taldeak adina puntu dituela, Olympiakosek 24. postuan -5ko batezbestekoa dauka, eta etxetik kanpo jokatu behar du Ajaxen kontra; Napoli, 25. tokian, -5 du Chelsea etxean hartu baino lehen; eta Kopenhagek -6 du, Spotify Camp Noun jokatu baino lehen.
Gainera, talde zuri-gorriari berdinketak ere balio diezaioke, baina horrek beste batzuen emaitzen zain egotera behartuko luke.
Zure interesekoa izan daiteke
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Peio Canales: “Orain beste jokalari bat bueltatzen da Athleticera”
Peio Canalesek onartzen du urte bikaina eman duela Racingen utzita, eta bertan asko hazi dela. Athleticen garrantzitsua izan nahi du Terzicen aginduetara, berarekin zelaian egin behar duenaren inguruan hainbat elkarrizketa izan baititu. Taldearen helburua oso argia da: goiko postuetan egotea.
Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Athleticek Racing hartu du mendean, Laredon, denboraldiaurreko bosgarren neurketan (0-3)
Gorka Guruzetak Athletic aurreratu du markagailuan, lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Oihan Sancetek egin du zuri-gorrien bigarren gola, eta hirugarrena Johanekok sartu du azken minutuetan. Horrela, Edin Terzicen taldeak porrotik gabe jarraitzen du denboraldiaurrean.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Athleticek Sestao River hartu du mendean, denboraldiaurreko hirugarren neurketan (0-2)
4.000 bat zalek harmailak bete dituzte. Edin Terzicen taldeak garaipena lortu du Gorka Guruzetaren eta Oihan Sanceten golei esker. Zuri-gorriek hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Zamudion, Eibarren kontra.
Athleticek gol festaz gozatu du Leioan (0-11)
Athleticek 0-11 irabazi du Leioaren aurka larunbat honetan Jose Ignazio Azkueta zelaian jokatutako lagunartekoa. Golegileak Guruzeta (3), Djalo (2), Navarro (2), Berenguer eta Hierro (2) izan dira. Gainera, etxekoen defentsak gol bat sartu du bere atean. Ikusi hemen partidako gol guztiak.
Vivian eta Maroan Athleticen denboraldiaurreko baja zerrendan sartu dira
Atzelariak “lesioa du eskuin hankako aduktore luzean", eta aurrelariak, berriz, "lesioa du ezker belauneko artikulazio tibioperoneoan", klubak jakinarazi duenez.